Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull
2008-06-13 14:24 Zinema kritikakAzken aldion, mundu osoan 80ko hamarkadea behin eta barriz gogora ekarteko dagoan modeak Steven Spielberg zuhurrari be eragin deutso, antza danez. Spielberg-ek beti jakiten izan dau zeintzuk diran ikus-entzuleen gustoak eta nondik atara etekin ikaragarriak. Eta oraingoan be asmau dau.
- Zuzendaria: Steven Spielberg.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 124 minutu.
- Antzezleak: Harrison Ford (Indiana Jones), Cate Blanchett (Irina Spalko), Karen Allen (Marion Ravenwood), Ray Winstone (Mac), John Hurt (Oxley irakaslea), Jim Broadbent (Dean Charles Stanforth), Shia LaBeouf (Mutt Williams).
- Gidoia: David Koepp; George Lucas eta Jeff Nathanson-en argumentu batean oinarrituta.
- Musikea: John Williams.
- Argazkia: Janusz Kaminski.
- Muntaia: Michael Kahn.
- Diseinua: Guy Hendrix Dyas.
- Jantziak: Mary Zophres.
Indiana Jonesen azkenengo abentura hau Gerra Hotzaren sasoian kokatu dabe, AEBetako hego-mendebaldeko desertuan. Indy-k eta Mac lagunak agente sobietar zital batzuei iges egingo deutsee. Jones irakaslea etxera itzuli eta gauzak gero eta txarrago dagozala ikusiko dau.
Azken aldion, mundu osoan 80ko hamarkadea behin eta barriz gogora ekarteko dagoan modeak Steven Spielberg zuhurrari be eragin deutso, antza danez. Spielberg-ek beti jakiten izan dau zeintzuk diran ikus-entzuleen gustoak eta nondik atara etekin ikaragarriak. Eta oraingoan be asmau dau.
Pelikula hau ezelako amarru barik jatorku, zine aretoak ganezka imini zituan espiritu eta forma berari eusten deutso eta. Hau da, familia osoak alkarregaz ikusteko moduko produktua da, palomita, koka-kola eta enparauak lagun, hoba ez. Barrikuntzak barrikuntza, filma aurrekoen jarraipen ederra da: burruka ikusgarriak, tranpez betetako tenplu irudikatuezinak eta jazarpen bizi-biziak. Azken baten, Indy-ren uniberso ezagun eta arrakastatsua berregiteko formulan dago pelikulearen magikotasuna; horretan, jakina, eta azkenengoa ikusi genduanetik igaro dan denpora luzean be bai.
Eta horrela, orain dela hogei urte ezarritako jarraibide liburuari orpoz orpo segiduta, ikus-entzuleek ederto pasauko dabe inor engainauko ez dauen produktua ikusita. Spielberg-ek ostera be lortu dau. Zorionak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!