Surf's up
2007-08-27 02:00 Zinema kritikakPelikula honek estilo dokumental bati oratzen deutso narrazinoa bideratzeko tresna modura; horrek, hasikera batean, zelan edo halango freskotasuna emoten deutso, baina, filmak aurrera egin ahala, barrikuntza horren eragina apaltzen doa apurka-apurka, traba bihurtzeraino.
- Zuzendaria: Ash Brannon eta Chris Buck.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 85 minutu.
- Generoa: Animazinoa.
- Gidoia: Don Rhymer, Ash Brannon, Chris Buck eta Christopher Jenkins; Christopher Jenkins eta Christian Darren-en argumentu batean oinarrituta.
- Produkzinoa: Chris Jenkins.
- Musikea: Mychael Danna.
- Argazkia: Andres Martinez.
- Muntaia: Ivan Bilancio.
- Diseinua: Paul Lasaine.
Animazinozko film honek jatorriz pinguinoek asmautako surf kirolean dauka oinarria. Pinguinoen Surf Mundu Kopa da eta, bertan, surfaren eskenatokirik harrigarrienak, arriskutsuenak eta lehiakorrenak ikusiko doguz.
Pelikula honek estilo dokumental bati oratzen deutso narrazinoa bideratzeko tresna modura; horrek, hasikera batean, zelan edo halango freskotasuna emoten deutso, baina, filmak aurrera egin ahala, barrikuntza horren eragina apaltzen doa apurka-apurka, traba bihurtzeraino. Ganera, trama oso sinplea da, gidoiari txinparta falta jako eta gag kopurua nahiko urri eta txikerra da. Hori bai, neurri bateko interesgarritasunari eusten deutso eta ez dau lorik eragiten.
Bestalde, alderdi teknikoei jagokenez, animazino lana on-ona da. Esate baterako itsasoa eta olatuak berregiteko beharra aparta da; unekada batzuetan benetakoak dirala emoten dau. Soinu bandea nahiko neurritsua da eta ez deutso ekarpen larregirik egiten. Azken batean, film interesgarria, baina hotza. Bederatzi urteko lobeari be gustau bai, baina ez eban pozarren urten zinema aretotik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!