Live free or die hard
2007-09-14 02:00 Zinema kritikakArgumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea.
- Zuzendaria: Len Wiseman.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 130 minutu.
- Antzezleak: Bruce Willis (John McClane), Timothy Olyphant (Thomas Gabriel), Justin Long (Matt Farrell), Maggie Q (Mai), Cliff Curtis (Bowman), Mary Elizabeth Winstead (Lucy McClane), Cyril Raffaelli (Rand), Kevin Smith (Frederick Kaludis).
- Gidoia: Mark Bomback; Mark Bomback eta David Marconi-ren argumentu batean oinarrituta.
- Musikea: Marco Beltrami.
- Argazkia: Simon Duggan.
- Muntaia: Nicolas de Toth.
- Diseinua: Patrick Tatopoulos.
- Jantziak: Denise Wingate.
Ameriketako Estadu Batuetako informatika-sistemeari eraso egingo deutsie eta nazino osoa amatetan hasiko da. Plan honen atzean dagoanak zehetasun guztiak hartu ditu kontuan, baina John McClane agertuko da.
Duda barik film honen aurrekoek akzino zinegintzearen ildoa jorratu eben 80 eta 90eko hamarkadetan; guzti-guztiek itzelezko arrakastea jadetsi eben, batutako diru kopuru handiari erreparauta. Edozelan be, hirugarrena nahiko film kaxkarra eta indargea izan zan. Beharbada, horrexegaitik itxaron behar izan dogu 12 urte saga honen laugarren emonaldia ikusi ahal izateko.
Eta egia esan, itxaronaldiak merezidu izan dau: argumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea. Hori guztiori akzino eszena zoragarriei, metrajearen tentsino neurtuari eta protagonistearen karismeari esker lortzen dau. Hori bai, halakoetan ohikoa izaten dan lez, ikus-entzuleek, istorioan bete-betean sartzeko, tramearen azalkeria eta sinisgaxtasuna onartu beharko dabe. Esanak esan, film ona da, eta, ganera, umore ukituak eta etenbako akzinoa buztartzeko erabilitako bideak etekin ezin hobeak emoten deutsoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!