Canciones de amor en Lolita´s Club
2007-12-14 11:09 Zinema kritikakMafiak, prostituzinoa, indarkeria, drogak, diru zuriketak… eta antzekoak agiri dira oso bizimodu desbardinak dituen anaia bikien istorio honetan. Pelikulea inora ailegetan ez diran zatiez eginda dago, kolore eta bizitasun bako collage txar baten antzera.
- Zuzendaria: Vicente Aranda.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 101 minutu.
- Antzezleak: Eduardo Noriega (Raúl Fuentes/Valentín Fuentes), Flora Martínez (Milena), Belén Fabra (Olga), Héctor Colomé (José), Carla Sánchez (María), Sonia Madrid (Carmen), Vicente Gil (Simón), Andrés Lima (Pardo inspektorea), Yohana Cobo (Djasmina), Irene Escolar (Jennifer), Andrea Gara (Rebeca), Yunet Guerra (Nancy).
- Gidoia: Vicente Aranda; Juan Marsé-ren nobelan oinarrituta.
- Musikea: José Nieto.
- Argazkia: José Luis Alcaine.
- Muntaia: Teresa Font.
- Zuzendaritza artistikoa: Josep Rosell.
- Jantziak: Cristina Rodríguez.
Mafiak, prostituzinoa, indarkeria, drogak, diru zuriketak… eta antzekoak agiri dira oso bizimodu desbardinak dituen anaia bikien istorio honetan. Raúl polizia gogor eta bortitza da eta, ganera, mafiak mehatxatuta dago; Valentínek ezintasun intelektual bat dauka eta errepideko klub bateko prostituta bategaz maitemindu da. Anaia bien patuak ostera be gurutzatzen dira Raúlek polizian dauen lanpostua tarte baterako itxi eta desagertzeko erabagia hartzen dauenean.
Egia esan, ez dakit nondik oratu film honen iruzkinari. Hasteko eta behin, esan daigun gidoia indargea, makala eta nahiko zentzunbakoa dala, guztiz kaskarra, azken batean. Handik abiatuta, ez da harritzekoa protagonisten antzezpenak maila berekoak izatea; behin be ez dabe ezelango sinisgarritasunik lortzen. Ganera, pelikulea inora ailegetan ez diran zatiez eginda dago, kolore eta bizitasun bako collage txar baten antzera. Ez dauka erritmorik, ez bizkortasunik, ez eta ganorarik bape. Ez dot pentsetan gehiago esan behar danik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!