El Próximo Oriente

Joseba Terreros 2006-08-23 02:00   Zinema kritikak

El Próximo Oriente pelikula eraginkor eta interesgarria da, gaurkotasun handiko gai bateri oratzeko doea daukana; ganera, umore ikuturik mamitsuenetariko batzuk arraza eta etnien arteko txarto-ulertuetatik ataraten ditu.

- Zuzendari eta gidoilaria: Fernando Colomo.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 95 minutu.
- Antzezleak: Javier Cifrián (Caín), Nur Al Levi (Aisha), Asier Etxeandia (Abel), Ash Varrez (Shakir), Lalita Ahmed (Samaah), Gayathry Kesavan (Reema), Laskmi Khabrani (Fátima), Laura Cepeda (Milagros), Víctor Benjumea (Cristóbal), Kira Miró (Pino).
- Musikea: Juan Bardem.
- Argazkia: Néstor Calvo.
- Muntaia: Antonio Lara eta María Lara.
- Zuzendaritza artistikoa: Ion Arretxe.
- Jantziak: Vicente Ruiz.

Caín (Javier Cifrián) lodia eta lotsorra da eta ikusiezina emakumezkoentzat. Madrilgo Lavapiés auzoan egiten dau behar, jatorri guztietako etorkinek inguratuta. Baina Caín bakar-bakarrik sentiduten da. Familiarteko bakarra dauka, Abel anaia, Caínek gura leukean guztia daukana: polita da, erakargarria, andre ikusgarri bategaz ezkonduta dago eta biki ederren aita da. Istorioa hasten da Caínek deskuiduan dakianean Abelek Aisha auzokide ederra (Bangladesheko etorkinen alabea eta musulmana) ernari itxi dauena.

El Próximo Oriente pelikula eraginkor eta interesgarria da, gaurkotasun handiko gai bateri oratzeko doea daukana; ganera, umore ikuturik mamitsuenetariko batzuk arraza eta etnien arteko txarto-ulertuetatik ataraten ditu. Komedia erromantiko xume eta apal honetan, beraz, ondo be ondo buztartu dira istorioaren garapena eta bertan azaltzen diran sakoneko arazoen irudikapen arina. Hori lortzeko giltzarriak, duda barik, Fernando Colomok erabilitako errespetu eta begirunea izan dira.

Edozelan be, ez pentsau endredoz eta askatu beharreko troinuz betetako film honek maila bikain eta ikaragarria daukanik; pelikula atsegina da, alaia, beste munduko gauza bat opetsi ez arren, errez ikusten diran horreetariko bat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu