Štěstí

Joseba Terreros 2006-09-11 02:00   Zinema kritikak

Film hunkigarria da, maitasun, bildur, deserrotze, fantasia eta zoramenen ganean egiten dauena berba. Kontakizunean apurka-apurka sartzen gaituen bilbeak film bikainen ezaugarrietariko bat dauka: ikus-entzuleak konturatu barik istorioan bete-betean sartzea.

- Zuzendari eta gidoilaria: Bohdan Sláma.
- Herrialdeak: Txekiar Errepublika eta Alemania.
- Iraupena: 102 minutu.
- Antzezleak: Pavel Liška (Toník), Tatiana Vilhelmová (Monika), Anna Geislerová (Dasha), Marek Daniel (Jára), Bolek Polívka (Souček), Simona Stašová (Součková), Martin Huba (aita), Anna Kočišová (ama), Zuzana Kronerová (izekoa), David Dolnik (Jiri).
- Musikea: Leonid Soybelman.
- Argazkia: Diviš Marek.
- Muntaia: Jan Daňhel.
- Zuzendaritza artistikoa: Petr Pištěk eta Jan Novotný.
- Jantziak: Zuzana Krejzková.

Monika (Tatiana Vilhelmová), Toník (Pavel Liška) eta Dasha (Anna Geislerová) lagunak dira umetarik. Herri industrial bateko etxebizitza bloke batean bizi dira, enpresa kimiko handi batetik sano hurren. Monikak, neska atsegin eta bihotz handikoak, supermerkadu batean egiten dau behar, Estadu Batuetara emigrau dauen George senargaiak bertara joateko hegazkin txartel bat noz emongo. Toník Monikagaz maiteminduta dago eta guraso kontserbadoreen etxea itxi dau izeko inkonformistearen etxalde zaharrean lan egiteko. Dashak seme txiki bi daukaz, ezkondutako gizon bategaz urteten dau eta burua galtzen hasita dago.

‘Štěstí’ film hunkigarria da, maitasun, bildur, deserrotze, fantasia eta zoramenen ganean egiten dauena berba. Kontakizunean apurka-apurka sartzen gaituen bilbeak film bikainen ezaugarrietariko bat dauka: ikus-entzuleak konturatu barik istorioan bete-betean sartzea, astiro baina sendaro. Ganera, pelikulan jorratzen diran gaiak zirraragarriak dira, Europa kontsumista, postmoderno eta indibidualista honetan halangoak ulertzeko gero eta zailtasun gehiago euki arren. Honako hau ez da maisu lan bat, beharbada apalegi agertzen jakulako, baina igaz Angers-en filmik onenaren saria eskuratu eban, Atenasko zine jaialdian saririk garrantzitsuena jadetsi eban eta Donostiako zinemaldian Urrezko Maskorra emon eutsien. Ez da kasualidade bat, benetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu