Bilboko Mikeldi zinema aretoak itxita behin betiko

Joseba Terreros 2006-08-16 02:00

Persianea ezustean itxi eben abuztuaren 1ean. Zinemagintzako krisialdiaren ganean sarri berba egiten dan arren, inork ez eban pentsetan Mikeldi zinema aretoak itxiko ebezanik, are gitxiago areto honeen lau gelak eta erdiko kokapena -Urkixo zumardian, Indautxuko metro geltokiaren ondo-ondoan- kontuan hartuta.

Persianea ezustean itxi eben abuztuaren 1ean. Zinemagintzako krisialdiaren ganean sarri berba egiten dan arren, inork ez eban pentsetan Mikeldi zinema aretoak itxiko ebezanik, are gitxiago areto honeen lau gelak eta erdiko kokapena -Urkixo zumardian, Indautxuko metro geltokiaren ondo-ondoan- kontuan hartuta.

Honek zaleei eragin deutsen disgustuaz harantzago, Mikeldiak ixteagaz batera Bilboko aretorik garrantzitsuenetariko bat desagertu da. Guztiok daukagu gogoan aretorik handienaren THX soinu sistema ikaragarria, Bilbon martxan iminitako lehenengoa.


Itxiera honek zinemagintzearen krisialdia imini dau agirian eta, batez be, Bilboko zine tradizionalenena; urien kanpoaldean perretxiko lez ugaldutako merkataritza zentroetako zine aretoen lehia gero eta handiagoa da. Mikeldiek, esate baterako, asteburuetan ez eben hartzen 200 edo 300 persona baino gehiago, 1.312 leku euki arren. Azken hamar urteotan izen eta ospe handiko zine aretoak desagertu dira Bilbon, besteak beste Astoria, Coliseo, Consulado, Olimpia eta Gran Vía. Edozelan be, azken urteotan Zubiarte eta Renoir multiaretoak idegi dabez.


Zineetako arduradunak kexu dira ikusleak pirateriaren, DVDren eta “home-cinema”-ren erruz urritu diralako. Galera hori, ganera, ezin izan dabe txarteldegiko diruagaz orekatu, daborduko zinea ikusteko prezioa nahiko handia izan dalako. Mikeldietan, kasu baterako, sarrereak 6,10 euroko kostua eukan eta barruko litxarreriak Bilboko karuenetarikoak ziran.

Bestalde, zine areto honetako beharginek adierazo dabe jaubeek hainbat hartu-emon euki dabezala lokal horretan nagusientzako egoitza bat zabaltzeko; dana dala, oraindino ez da barri hor baieztatu. Une honetan dakigun gauza bakarra zera da: Mikeldi zinemak, sasoi batean Bilboko onenak, behin betiko itxi dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu