Das parfum: Die geschichte eines mörders

Joseba Terreros 2006-12-05 01:00   Zinema kritikak

Film hau Patrick Süskind-en nobelearen moldaketa lan ederra dala idatziko bageunke, seguru antzean istorio ikaragarri hau irakurri eta haregaz gozau ebenetariko batzuek esango leukie ez dala horrenbesteraino. Filmek ezin dabe irakurritakoaren ganean zabaldutako irudimena parekatu, baina oraingoan jenterik gehienari entzun ahal izan jako pelikulan egindako lana ona eta kalidadezkoa izan dala.

- Zuzendaria:Tom Tykwer.
- Herrialdeak: Alemania eta Frantzia.
- Iraupena:147 minutu.
- Antzezleak: Ben Whishaw (Jean-Baptiste Grenouille), Alan Rickman (Antoine Richis), Rachel Hurd-Wood (Laura Richis), Dustin Hoffman (Giuseppe Baldini), Simon Chandler (mayor de Grasse), Jessica Schwarz (Natalie), Sian Thomas (Gaillard andrea), Sam Douglas (Grimal), Corinna Harfouch (Arnulfi andrea).
- Gidoia: Andrew Birkin, Bernd Eichinger eta Tom Tykwer; Patrick Süskind-en "Lurrina" nobela ospetsuan oinarrituta.
- Musikea: Tom Tykwer, Reinhold Heil eta Johnny Klimek.
- Argazkia: Frank Griebe.
- Muntaia: Alexander Berner.
- Diseinua: Uli Hanisch.
- Jantziak: Pierre-Yves Gayraud.

Film hau Patrick Süsking-en nobelearen moldaketa lan ederra dala idatziko bageunke, seguru antzean istorio ikaragarri hau irakurri eta haregaz gozau ebenetariko batzuek esango leukie ez dala horrenbesteraino. Filmek ezin dabe irakurritakoaren ganean zabaldutako irudimena parekatu, baina oraingoan jenterik gehienari entzun ahal izan jako pelikulan egindako lana ona eta kalidadezkoa izan dala.

Lehenengo eta behin, zuzendariak asmau ahal izan dau filmauezina dan usaimena irudikatzen; pelikulea amaitutakoan, nik, behinik behin, era guztietako usainak, hatsak eta sundak asmau ahal izan nebazan. Bestalde, filma ederto oinarritzen da kamerearen mobimentu egokietan, efektu berezi onetan, soinu banda gustagarrian eta antzezleen jardun profesionalean eta serioan.

Era berean, tempusak nahiko ondo jagon eta erazko erritmoa ezarri dabe, baina, lehenengo ordua igarota, abiada apur bat galtzen dauela esan beharra dago. Ganera, batzuetan off-eko ahotsak ez dau bere zeregina beteten: sobran dago. Hutsuneak hutsune, filma amaitu eta gero, pelikula bikaina ikusi dozuela pentsauko dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu