Candida

Joseba Terreros 2007-01-03 01:00   Zinema kritikak

Ontasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda.

- Zuzendaria: Guillermo Fesser.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 103 minutu.
- Antzezleak: Cándida Villar (Cándida), Jorge Bosch (Pablo), Raúl Peña (Javi), Víctor Sevilla (Julián), Yaiza Guimare (Mónica), Toni Morant (Flores), Joan Massotkleiner (Riki), María Elena Fesser (marquesa Martínez Campos), Maxi Márquez (Martínez Campos markesa), Soledad Mallol (Blasa), Pedro Ruy-Blas (auzokidea).
- Gidoia: Guillermo Fesser eta Javier Fesser; Guillermo Fesser-en ‘Cándida, memorias de una asistenta: Cuando Dios aprieta, ahoga pero bien’ liburuan oinarrituta.
- Musikea: Cope Gutiérrez.
- Argazkia: José María Civit.
- Muntaia: Iván Aledo.
- Zuzendaritza artistikoa: Javier Fernández.
- Jantziak: Tatiana Hernández.

Candida izeneko neskame edadekoaren amesetea etxe bat eregitea izan da betirik. Ez dau bizitza errezik euki; golpe asko hartu behar izan dauz. Dana dala, Pablo kazetari gaztea ezagutzen dauenean, dan-dana aldatuko da. Kazetariari lagunduko deutso maite dauen laguna topetan eta neskameak, Pablogaz daukazan hartu-emonei esker, amesetea beteteko behar dauen lur saila lortuko dau. Beharbada, bere guraria albo batera itxi beharko dau neskameak, seme-alaben ondoan jarraitzearren.

Ontasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda. Egun honeetan hain ohikoak diran mezu eztiak gorabehera, filmaren lehenengo zatia errez ikusten da eta unekada batzuetan barre egiteko aukerak be emoten dauz. Ganera, antzezleen eta, batez be, protagonistearen jardunak onak dira eta kontakizunaren karikatura gozoak ez dau neurria guztiz gainditzen. Baina, aurrera egin ahala, ipuinak mugak zeharkatu, zentzuna galdu eta oso kantsagarria be egiten jaku, luze eta gozoegia, betekadea eragiteragino, zoritxarrez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu