Letters from Iwo Jima

Joseba Terreros 2007-03-01 01:00   Zinema kritikak

Honako hau gomuta historikoa berrikusteko lana da eta, ondorioz, ezelako gozagarri barik jasotako gerra eszena gordin eta ikaragarriak ikusteko aukerea dago, indarkeriaren krudelkeria agirian iminteko.

- Zuzendaria: Clint Eastwood.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 140 minutu.
- Antzezleak: Ken Watanabe (Tadamichi Kuribayashi generala), Kazunari Ninomiya (Saigo), Tsuyoshi Ihara (Nishi barona), Ryo Kase (Shimizu), Shidou Nakamura (Ito tenientea), Nae (Hanako), Hiroshi Watanabe (Fujita tenientea), Takumi Bando (Tanida kapitaina ), Yuki Matsuzaki (Nozaki).
- Gidoia: Iris Yamashita eta Paul Haggis; Tadamichi Kuribayashi-ren ‘Picture letters from commander in chief’ liburuan oinarrituta .
- Musikea: Kyle Eastwood eta Michael Stevens.
- Argazkia: Tom Stern.
- Muntaia: Joel Cox eta Gary D. Roach.
- Diseinua: Henry Bumstead eta James J. Murakami.
- Jantziak: Deborah Hopper.

Hirurogeita hamasei urte daukazan arren, ez dau emoten Clint Eastwood amore emoteko prest dagoanik; azken proiektu honetan eta ikuspuntua aldatuta, errealidade beraren ganeko pelikula bi egiteko aukerea ikusi eta ondo be ondo egokitu da narrazinoak behar eban pertzepzino eta ikuskerara. Jakina danez, honako hau ‘Flags of our fathers’ istorioaren beste aldea da, amerikarrak Japoniako ugarte honetara lehorreratzeko eta berori konkistetako gerra saioari ekin eutsienean; jazokera horren inguruan, pelikula honetan ukutu dramatikoko hainbat istorio egituratuko dira, sasoi batean zinema amerikarrak gerra guztiei emoten eutsen ausardia eta kemenaren mitoa zuztarretik ezabatuz.

Azken batean, honako hau gomuta historikoa berrikusteko lana da eta, ondorioz, ezelako gozagarri barik jasotako gerra eszena gordin eta ikaragarriak ikusteko aukerea dago, indarkeriaren krudelkeria agirian iminteko. Beharbada, luzeegia da, beharbada sobran dauka bonbardaketaren bat edo beste, baina kontakizun ona da, ederra, eta antzezleen jarduna egokia. Personak heroiak baizen zitalak izan daitekezala erakusten deusku, horretarako gerrarik behar ez badogu be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu