La caja Kovak

Joseba Terreros 2007-01-19 01:00   Zinema kritikak

Idazle baten neskalaguna hilik agertzen da, ustez bere buruaz beste egin ostean, baina protagonistearen ustez hipotesi horrek ez dauka ez hankarik ez bururik. Filma entretenigarria da eta tarte on bat pasetako aukerea eskaintzen dau, baina berehala ahaztuko jatzue.

- Zuzendaria: Daniel Monzón.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 113 minutu.
- Interpretación: Timothy Hutton (David Norton), Lucía Jiménez (Silvia), David Kelly (Kovak), Gary Piquer (Jaime), Georgia Mackenzie (Jane), Iván Morales (Charlie), Annette Badland (Kathy).
- Gidoia: Daniel Monzón eta Jorge Gerrikaetxebarria.
- Musikea: Roque Baños.
- Argazkia: Carles Gusi.
- Muntaia: Simon Cozens.
- Zuzendaritza artistikoa: Antón Laguna.
- Jantziak: Eva Arretxe.

David Norton, zientzia fikzinozko nobelen idazle iparramerikarra, ugarte zoragarri batera konbidau dabe, berbaldi bat emon daian. Neskalagunagaz batera ailegauko da bertara, eta gau hartan bertan ezkontzeko eskatuko deutso bere maiteari. Dana dala, ordu batzuk geroago, neska hilik agertuko da hotelaren kanpoaldean, leihopean. Bere buruaz beste egin dauela emoten dau, baina Daviden eretxiz, hipotesi horrek ez dauka ez hankarik ez bururik.

Daniel Monzón zuzendariak gidaturiko film honek ikus-entzuleen interesa ernearazoteko hainbat osogai daukaz: gidoia ez da aurreikusten hasikera batean itxaroten genduan baizen erraz eta pelikulea bera atontzeko modua nahiko jasekoa izan da. Halanda ze, misterioz hornidutako istorio interesgarri batez gozau ahal izango dozue; ganera, erritmoa lar arina ez bada be, gora egiten dauen bizitasun geldo eta neurritsu bati jarraitzen deutso. Horrek guztiorrek nahiko suspense eta jakingurea sortu eragiten dauz, baina ez pentsau aparteko filmik ikusiko dozuenik: entretenigarria da eta tarte on bat pasetako aukerea eskaintzen dau, baina, era honetako pelikulen kasuan jazo ohi dan legez, berehala ahaztuko jatzue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu