¿Por qué se frotan las patitas?
2006-11-29 01:00 Zinema kritikakAl otro lado de la cama filmen itxurako beste bat egin gura izan dabe, baina komedia hau aurreko bi horreek baino makalagoa da.
- Zuzendaria: Alvaro Begines.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 105 minutu.
- Antzezleak: Lola Herrera (María), Raúl Arévalo (el Utrera), Antonio Dechent (Luis), Carlos Álvarez-Novoa (Miguel), Manuel Morón (Manolete), Ana Wagener (Rosario), William Miller (Charlie), Marisol Membrillo (Rocío), Alex O'Dogherty (Javi), Belén López (Patricia).
- Gidoia: Álvaro Begines eta Miguel Ángel Carmona, Marcos Carnevale eta José A. Félez-en laguntzaz.
- Musikea: Manuel Ruiz 'Queco', Álavo Begines eta Raúl Ruiz.
- Argazkia: Juan Carlos Gómez.
- Muntaia: José M. Gª Moyano.
- Zuzendaritza artistikoa: Satur Idarreta.
- Jantziak: Nereida Bonmatí.
Egun bakarrean bere bizitzako emakume guztiek itxi egingo dabe Luis. Emazteak budista-etxe batera egingo dau alde, ez dabela behar beste baloretan pentsetan dauelako. Alabea maitalearen bila joango da, beste persona bat maite dauena konturatu arren. Amak, Luisen aitaginarrebearen maitale sekretuak, okupa batzuekaz egingo dau iges. Luisek danak topau gura dauz eta lan horretarako Manolete kontratauko dau, bera baizen zuhurra eta berezia.
Zinean izandako arrakastek modu bateko zein besteko imitazinoak ekarri daroez. Oraingoan, Al otro lado de la cama filmen itxurako beste bat egin gura izan dabe, baina komedia hau aurreko bi horreek baino makalagoa da. Izenburua bera nahiko aldrebesa izan arren, kontakizunak ez deutse konplexutasun horren aurreikuspenei erantzuten. Emoierea kaskarra da, jatorrizko istorioaren zantzuak berehalakoan igarten diralako. Ez da nahikoa maitasun gorabeherak horniduteko musika flamenkoa imintea, ez eta Lola Herreraren antzezpen ona be. Gidoian hutsune eta zulo lar ikusten dira eta azkenean film osoak egiten dau huts.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!