Los Borgia

Joseba Terreros 2006-10-20 02:00   Zinema kritikak

Los Borgia seriotasunez atonduta dago, girotze behar ikaragarria egin eta eszenografia ondo be ondo landu dabe, antzezpenak ez dira txarrak... Baina, hori guztiori kontuan izanagaitik be, gehienok abrozidu egin ginan.

- Zuzendaria: Antonio Hernández.
- Herrialdea: Espainia, Italia.
- Iraupena: 130 minutu.
- Antzezleak: Sergio Peris-Mencheta (César Borgia), Lluís Homar (Rodrigo Borgia), María Valverde (Lucrecia Borgia), Paz Vega (Caterina Sforza), Ángela Molina (Vanozza Cattanei), Sergio Muñiz (Juan Borgia), Eloy Azorín (Jofré Borgia), Roberto Álvarez (Burkard), Linda Batista (Sancha de Aragón), Antonio Dechent (Michele Corella), Roberto Enríquez (Paolo Orsini), Eusebio Poncela (Giuliano della Rovere kardenala).
- Gidoia: Piero Bodrato.
- Musikea: Ángel Illarramendi.
- Argazkia: Javier García Salmones.
- Muntaia: Iván Aledo.
- Zuzendaritza artistikoa: Stilde Ambruzzi.
- Jantziak: Luciano Capozzi.

Los Borgia ikusi, zine aretotik urten eta honako hau telefilm serio eta luze horreetariko bat egiteko osogai guztiak eukazala pentsau neban. Seriotasunez atonduta dago, girotze behar ikaragarria egin eta eszenografia ondo be ondo landu dabe, antzezpenak ez dira txarrak... Baina, hori guztiori kontuan izanagaitik be, gehienok abrozidu egin ginan. Beharbada, hainbeste mendeku, azpijoko, hilketa, botere gose, sexu grina eta enparauek ok egiterainoko betekadea eragin euskuen.

Ganera, film hau behar txukuna izan arren, ez dau diz-diz egiten, ez dau inor guztiz asebeteten. Hasteko eta behin, gidoia funtzionala besterik ez da: alkarrizketek kontakizunari aurrera egiten laguntzen deutsie, baina ez daukie etorririk, ez jariorik be; unekada batzuetan kartoizkoak dirala emoten dau. Apaintze lana itzela bada be, pelikulan argi-ilunak dira nagusi eta horrek koloreak apaltzen dauz, kontrasteak desagertarazoz. Antzezle batzuk be ez dira oso fin ibili, batez be protagonista nagusia Sergio Peris-Mencheta; gogo biziagaz jardun bai, baina ez da sua, ez da personaia baizen ahaltsua... María Valverderen inguruan beste horrenbeste esan leiteke. Laburbilduz, pelikula landua baina ez sekulakoa, ez bikaina, ez ona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu