The cave of the yellow dog

Joseba Terreros 2006-10-06 02:00   Zinema kritikak

Fikzino eta dokumentalaren arteko film honen erreferentziak onak ziran eta, egia esan, agindutakoa beteten dauela esan beharra dago. Zinea beste erralidade eta mundu batzuk ezagutzeko tresna modura be ulertzen dogunontzat pelikula ezin egokiagoa da.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Byambasuren Davaa.
- Herrialdea: Alemania.
- Iraupena: 90 minutu.
- Generoa: Dokumentala.
- Parte-hartzaileak: Batchuluun Urjindorj, Buyandulam Daramdadi Batchuluun, Nansal Batchuluun, Nansalmaa Batchuluun, Batbayar Batchuluun.
- Musikea: Dagvan Ganpurev.
- Argazkia: Daniel Schönauer.
- Muntaia: Sarah Clara Weber.

Fikzino eta dokumentalaren arteko film honen erreferentziak onak ziran eta, egia esan, agindutakoa beteten dauela esan beharra dago. Zinea beste erralidade eta mundu batzuk ezagutzeko tresna modura be ulertzen dogunontzat pelikula ezin egokiagoa da.

Kasu honetan, Mongoliako nomaden tribu baten barrenean sartu eta zehatz ezagutu ahal izango doguz euren ohituretariko batzuk. Pelikulan Nansal aurkezten deuskue, bai eta pelikuleari izenburua emoten deutson txakurra be. Biak alkartukeran, maitasun istorio bat azalduko jaku, espiritualtasun, gizatasun eta ekologismoz ezin hobeto hornidutakoa.

Filmak hainbat sari jadetsi dauz Alemanian, gazte jenteari erakutsi deikeozan balio didaktikoak dirala eta. Zuzendariak amodioan oinarrituriko fabula baten barri emoten deusku, aurreritxien kontrako mezua indartsu zabalduz. Beharbada, asmo apalegia begitanduko jatzue, baina, bestalde, kontakizuna atontzeko lanean garapen ildo sendoa nahiz irudi zoragarri eta ederrak ikusteko aukerea eukiko dozue. Lan gozoa da, atsegina, ordubete eta erdian beste uniberso batera garoazana; lar idilikoa izan leitekeala pentsau arren, ez galdu beste toki batera, beste pentsakera batera, joateko bidezidor ezti eta jakingarri hau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu