La Môme

Joseba Terreros 2007-05-02 02:00   Zinema kritikak

Frantziako abeslaririk handienetariko baten bizitzearen inguruko filma dozue honako hau. Edith Piaf oso persona gorabeheratsua izan zan, taula ganean onenetariko bat izanagaitik be.

- Zuzendaria: Olivier Dahan.
- Herrialdeak: Frantzia, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua.
- Iraupena: 140 minutu.
- Antzezleak: Marion Cotillard (Edith Piaf), Sylvie Testud (Momone), Pascal Greggory (Louis Barrier), Emmanuelle Seigner (Titiene), Jean-Paul Rouve (Louis Gassion), Gérard Depardieu (Louis Leplée), Clotilde Courau (Anetta), Jean-Pierre Martins (Marcel Cerdan), Catherine Allegret (Louise), Marc Barbé (Raymond Asso), Caroline Silhol (Marlene Dietrich).
- Gidoia: Olivier Dahan eta Isabelle Sobelman.
- Musikea: Christopher Gunning.
- Argazkia: Tetsuo Nagata.
- Muntaia: Richard Marizy.
- Diseinua: Olivier Raoux.
- Jantziak: Marit Allen.

Pariseko auzuneetatik New Yorkeko arrakastara, Edit Piaf-en bizitza etenbako burrukea izan da, abestu eta bizirauteko, bizi eta maitatzeko. Pobrezian hazi zan arren, munduko izar bihurtu zan bere ahots magikoari esker.

Frantziako abeslaririk handienetariko baten bizitzearen inguruko filma dozue honako hau. Edith Piaf oso persona gorabeheratsua izan zan, taula ganean onenetariko bat izanagaitik be. Ezagun-ezagunak dira Yves Montand eta Marlene Dietrich-egaz izandako hartu-emonak. Olivier Dahan zuzendariak hori guztiori jaso eta pertsonaia mitiko honen neurrira egindako filma atondu gura izan dau. Baina, kritika asko jaso ditu, batez be muntaian izandako hutsuneak dirala eta.

Izan be, abeslariaren umezaroa jorratzeko hartutako tartea lar luzea izan da eta, ganera, zuzendariak ez dau ondo azaldu helduarora ailegetako emondako saltoa. Era berean, erritmoa agiriko moduan moteltzen daben flashback gehiegi azaltzen dira eta antz handi-handia daben hainbat eszenak errepikakor bihurtzen dabe pelikulea. Istorioa, berez, interesgarria da, baina, filma ez dago ondo atonduta eta ikus-entzuleei astun egingo jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu