¿Quién dice que es fácil?

Joseba Terreros 2007-05-21 02:00   Zinema kritikak

No sos vos, soy yo Argentinako film atsegin eta umoretsuak izandako arrakastearen arrastoari jarraituta, honako komedia hau etorri jaku, baina, zoritxarrez, aldeak lar handiak dira. Hasteko eta behin, umorea muturreko izakerako pertsonaia nagusien estereotipoetan oinarritzen da eta, lantzean-lantzean barre algarak sortzeko gauza izan arren, egoerak nahiko behartuta azaltzen dira, nahiko plastifikauta

- Zuzendaria: Juan Taratuto.
- Herrialdeak: Argentina eta Espainia.
- Iraupena: 105 minutu.
- Antzezleak: Diego Peretti (Aldo), Carolina Peleritti (Andrea), Laura Pamplona (Griselda), Daniel Rabinovich (Simón), Andrés Pazos (Roberto), Carlos Portaluppi (Esteban), Lidia Catalano (Bety), Mónica Galán (Cristina), Marcelo Serre (José), María Eugenia Tobal (Inés), Guillermo Toledo (Heinze osagilea).
- Gidoia: Pablo Solarz.
- Musikea: Lucio Godoy.
- Argazkia: Marcelo Iaccarino.
- Muntaia: José Antonio Gómez.
- Zuzendaritza artistikoa: Marina di Paola.
- Jantziak: Connie Balduzzi.

Aldo mutil bakarti eta arduratsua da. Bere munduan bizi da, guztiz isolatuta; dan-dana kontrolpean euki gura dau. Ohikerian murgilduta, antzeko gauzak egiten ditu egunean-egunean, inork bere bizitza lasaia aldatuko ez dauelakoan. Ibilgailuak garbitzeko negozio bat dauka, eta beharginak, gasa, dietak, auzokoak… kontroletan emoten dau denporarik gehien. Baina, egun batean etxearen aurrean daukan apartamentua errentan imini eta Andrea izeneko emakume eder bat agertuko da.

No sos vos, soy yo Argentinako film atsegin eta umoretsuak izandako arrakastearen arrastoari jarraituta, honako komedia hau etorri jaku, baina, zoritxarrez, aldeak lar handiak dira. Hasteko eta behin, umorea muturreko izakerako pertsonaia nagusien estereotipoetan oinarritzen da eta, lantzean-lantzean barre algarak sortzeko gauza izan arren, egoerak nahiko behartuta azaltzen dira, nahiko plastifikauta. Gidoia funtzionala da, baina ez dauka distirarik, ez dauka aparteko gatzik eta piperrik. Ganera, erritmoa unekada batzuetan larregi moteltzen da, aurrera egin ezinik, eta betelana agirikoegia da. Antzezleen jardunari jagokonez, euren beharra ondo be ondo bete dabela esan beharra dago, baina hori ez da nahikoa komedia honen emoia orekatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu