The good German
2007-03-07 01:00 Zinema kritikakZuri-baltzean egindako film honetan pertsonaien arteko hartu-emonak estereotipotik hur-hurren dagoz eta gidoia hutsuneak beteten ahalegintzen da isiluneen konspirazino ilun, nahasgarri eta gogaikarrien bitartez.
- Zuzendaria: Steven Soderbergh.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 105 minutu.
- Antzezleak: George Clooney (Jake Geismer), Cate Blanchett (Lena Brandt), Tobey Maguire (Tully), Beau Bridges (Muller koronela), Tony Curran (Danny), Leland Orser (Bernie Teitel), Jack Thompson (Breimer kongresukidea), Robin Weigert (Hannelore), Ravil Isyanov (Sikorsky generala).
- Gidoia: Paul Attanasio; Joseph Kanon-en nobelan oinarrituta.
- Musikea: Thomas Newman.
- Argazkia: Peter Andrews.
- Muntaia: Mary Ann Bernard.
- Diseinua: Philip Messina.
- Jantziak: Louise Frogley.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, Jake Geismar aspaldiko maitale bategaz alkartuko da, Lenagaz, hatan be. Bere senarra Berlinetik atarateko ahaleginetan, emakumeak ostentzen dauena argitzen ahaleginduko da Jake. Kontaktu baten laguntzeari esker, urtekerea topauko dabe, baina horrek testuinguru ilunago batean sartuko dauz.
Zuri-baltzean egindako film honetan pertsonaien arteko hartu-emonak estereotipotik hur-hurren dagoz eta gidoia hutsuneak beteten ahalegintzen da isiluneen konspirazino ilun, nahasgarri eta gogaikarrien bitartez. Ezustean izandako hilketa batek aparteko interesik ez daben jazokeren kate luzea ekarriko deusku, arerioakaz euki beharreko topaketak eta guzti. Baina, narrazinoa indarge agiri da, sendotasun barik.
Seguru antzean pelikula honetako gauzarik onenak argazkia eta jantziak dira. Girotze lana be ez da txarra. Baina, Blanchett-ek eta Clooney-k osotzen daben bikotea ez dabil. Erakargarrietan erakargarrienak ez dau asmau australiarragaz konplizidadezko antzezpen lan bat egiten. Nahiko kontakizun zuzena, doterea, jasekoa, baina gauza barririk opesten ez dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!