Euskal Herria mugarik barik

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Euskerea berbagai
Azkenean, hainbesteko zaletasun eta gogo artean, Euskal Astea sortzeko ideia be euki eban baten batek. Zortzi egun euskeraz bizitzeko, euskerea ezagutzeko eta Euskal Herria Montrealera hurreratzeko. Michel Usereauk eta Charles Martinek euskal musikeari buruzko berbaldia emon eben; Richard Bourhisek 2001eko inkesta soziolinguistikoa aztertu eban; Daniel Turp, Zuzenbideko irakasle eta Parti Québécoiseko diputadu eta kanpo hartu-emonetarako arduradunak Euskal Herriaren eta Quebecen arteko hartu-emonez eta antzekotasunez berba egin eban. Esan beharra dago horreez ganera, ezinbestekoa izan dala bi urteetan kanpoko ikasle euskaldunen ...

'Dbkatuak'. Nok

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Musikea
Taldean batu diran lagunak beste talde batzuetan jardundakoak dira; lekeitiar bakarra Paul Erdozia da eta ganerakoak gipuzkoarrak, nafarrak eta kataluiniarrak dira, Podri eta Laia abeslariak, Joseba, bajua, Gusa, kitarra jolea, Juanmi, kitarra jolea eta Paul, bateria. Paul, Etsaiak taldea desegin eta gero, Amorotoko baserri batean daukan Musikorta estudioan hasi zan beharrean, kantuak sortzen. Taldekide guztiakaz, barriz, 2003ko abuztuan hasi ziran bete-betean. Durangoko Azokarako, kantu bakarreko single bat atara eben eta ordutik gurago izan dabe taldea sendotu, gauzak behar dan moduan ...

Araba Euskaraz 2004: ‘Uzta hartu, uztartuaz’

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Kulturea
Bastidako Ikastolan orain 25 urte hasi ziran umeak ikasten. Sasoi haretan, 7 ikasle egozan, haur eta lehen hezkuntzan. Gaur egun, barriz, 130 baino gehiago dira, baina eraikinak bera izaten segiduten dau. Horregaitik ba, Araba Euskaraz Jaialditik atarako daben diruagaz ikastola barria eregi eta edegiteko asmoa daukie antolatzaileek. Egitasmoak ez jakez falta Bastidako Ikastolakoei. Arabako Errioxako produktu ezagunenean oinarrituko dabez dirua atarateko salmentak: ardaoan hain zuzen be. Ganera, erropak eta bestelakoak be salduko dabez. Holako eta bestelako kontuen ganean informazino gehiago ...

2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (II)

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Bidaide
Mendebaldeko Timor Mendebaldeko Timorreko esperientzia ederragaz gozau ostean, gure planetako herrialderik gazteenera egin genduan salto, Ekialdeko Timorrera hain zuzen be. Informazino larregi ez geunkan herrialdeak bizi eban egoeraren ganean baina bagenkian azken aldian sekulako saltsea izan dala bertan: portugaldar koloninazinoa, japoniar eta indonesiarrek egindako hilketak edota estadu barriaren eraketa ekarri eban 1999an hasi eta 2002an amaitutako independentziarako prozesua. Herialdea ia-ia hondamendi egoeran topau genduan, pobrezia gorria eta herritar gehienen artean bizirauteko benetako arazoak ikusi genduzan. Ekialdeko Timor basamortu baten erdian ...

Tonetti, Bilboko Casilda Iturrizar parkean eskulturea daukan pailazoa

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Kulturea
Jose Villak ezin izango eban jazoera hori ahaztu, baina zoriontasuna eta irribarrea erregaletan segidu eban urte bat gehiago. 1983ko uriolen ostean, Bilbon, bere ikuskizunaren erdian, pailazoa konturatu zan ikusleak apur bat motel egozala, amatauta legez. Nolo anaiaren heriotzea be hur egoan, eta beharbada horregaitik izango zan. Tonettik, baina, oihu egin eutsien: “Egin barre danok, egizue burruka orain arte legez, herri berezi baten parte zarie-eta, neurea legez sentiduten dodan herria”. Jentea aulkietatik altzau eta txaloka hasi jakon, zoratzeko puntuan. Tonettik omenaldi ...

Iguazuko ur-jauzietan (I)

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Euskaldunak munduan
Iguazuko ur-jauziak dagozan parkera joan gara. Iguazu ez da Amazonia, baina landaredia ugaria da, emonkorra, berde-berdea. Lurra landarez estalita dago. Brasiletik datozen Parana eta Iguazu errekek bat egiten dabe ur-jauzietan, eta batera doaz Rio de la Plataraino. Errekak zabal-zabalak dira eta hainbat ur-jauzi dagoz. Tupi-guaraniz, Iguazuk ur handiak esan gura dau, eta halan da. Ur-jauziak ikusteko hiru ibilbide egin dabez. Guk, goiko ibilbidea hartu dogu lehenago. Balkoiak eregi dabez ur-jauzien ganean eta ez dago metro bat baino gehiago gure hanketatik ...

Zisjordaniako hormatzarraren aurretik, hiru urteko alanbradak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   txutxu-mutxuan
Presondegi geografikoak Azkenenengo hiru urteetan jazotakoaren ikurrik gogorrena aukeratu behar izango balitz, palestinarrek, duda barik, kontrol militarren ezarpen eta hormatzarraren eraikuntzea aukeratuko leukie. Garagarrileko txosten baten, OCHAk (Nazino Batuen larrialdietarako laguntzearen erakunde koordinatzaileari jagokozan sigla ingelesak), personen mobimentu libreak galazoten dauzan 396 kontrol zenbatu ebazan Zisjordaniako iparraldean baino ez. Israelgo ejerzitoak erabilitako terminologiari segiduz, ideia eta asmoa da palestinarrak “kartzela geografikoetan” bizitzea. Kokaleku zehatz horreetan bizi behar izateak gizartearen goitik beherako eraldaketea ekarri dabe; astoak eta gurdiak ostera be agertu ...

Euskal Herri osoko eskola umeentzako lehenengo Bertso Paperen Lehiaketeak baditu daborduko irabazleak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Bertsolaritzea
Azkenik, D kategorian (DBHko 3. eta 4. mailak), Arrate Illaro Etxeberria Leioako Betiko Ikastolakoa izan da irabazlea; horretarako, bere pentsamenduak eta sentipenak azaldu ditu gauez mendian galduta eta bakarrik egoala. Bigarren postua Silvia Etxanizi jagoko, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa eta hirugarrena hutsik adierazo dau epaimahaiak. Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxeen artean ondokoek be hartu dabe parte, besteak beste: Geroa (Getxo), Begoñazpi (Bilbo), Loinazpe (Beasain), Luis Ezeiza (Eskoriatza), Urreta (Galdakao), Fabian Legorburu (Laudio), Ikasberri (Azpeitia), Urretxu (Zumarraga), Altzaga (Erandio ...

Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (I)

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Euskerea berbagai
Eta orain irakurle batek baino gehiagok esango deust, besteren artean, ikasleeakaz debateak egiten dituala edota antzerki saioak antolatzen dituala, askotariko gaiak hartuta ikasgelan azalpenak ahoz emoteko eskatzen deutsela ikasleei, galdera eta erantzunetarako tartea egoten dala eta abar. Halanda be, holakoak egin arren, mailen arabera ahozko testu mota desbardinak egituratuta, sailkatuta eta sistematikoki lantzeko preparauta ete daukaguzan da kontua, eta ez egiten doguzan ala ez. Era berean, askotariko ahozko testuak zelan produzidu ahal dabezan erakusten ete deutsegu ikasleei? Ze, heldulekurik eskaini ...

Lehenengo kristinauak Euskal Herrian

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Antxinakoak Geurera
Baina kristinautasunaren ideia horreek, herrian zabal eta ondo errotuta ziran beste sinesmen eta pentsakera batzuekaz topau ziran eta mundua aitzeko bi ikuspegien arteko “burrukan”, Kristinautasuna nagusitu zala esan geinke baina aurreko mendeetan indarrean egozan beste sineskera horreen hainbat ezaugarri hartuta. Holan ba, suak bere lekua hartu eban kristinauen ospakizunetan, antxinako kromletxak jentilakaz batzen dira eta horreen desagertzea Kixmi edo Jesukristoren etorrereagaz. Bardin ipini geinkez beste hainbat adibide, eta gaur egun Eleiza Katolikuak ospatutako jai guztietan topau leitekez aurrreko jai ez ...

Rapea amerikar saltsan

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat): - 800 gr. rape - Kipula bat. - Piper gorri erdi bat. - Tomate heldu bat. - Azanori bi. - Baso erdi tomate saltsea. - 2 dl. orio. - Berakatz atal bat. - 1dl. Cognac. - 100 gr. langostino- edo zigala-buru. - 1 l. ‘Fumeta’. - 100 gr. gurin. - 20 gr. urun. Zelan egin ‘Fumeta’ egiten hasiko gara. Horretarako arrain hazurrak, orioa, gatza eta ura erabiliko doguz. Dana surtan ipini eta hogei minututan eginda dago. Gero, gorde egingo dogu. Bigarrenez, lapiko batean orioa berakatz txikituagaz ipinten da. Berakatzak gorritzen ...

Elikagai Funtzional batzuk (II)

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Jan edanak
Gure inguruan salgai dagozan Elikagai Funtzionalak Esnea ·Kaltzio, Bitamina A eta D bitamineagaz aberastutako esneek gure hazurrak egoera onean mantentzen laguntzen deuskue, batez be, edadeko personei eta menopausia ostean dagozan andrazkoei. ·Omega-3 koipeakaz aberastutako esne gaingabetu edo deskrematuek gaixotasun kardiobaskularrak ebitetan laguntzen deuskue; gehienbat euren dietan arrain urdin nahikoa jaten ez daben personei. ·Esne gaingabetuen kasuan mantenugai bat gehitu beharrean kendu egin jake, koipea hain zuzen be, eta honegaz batera kolesterola eta A eta D bitaminak. Esne mota horreek gaixotasun ...

Udabarriko musika jaialdiak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Musikea
Getxon segiduz eta uda sasoian bete-betean sartuta, gogoratu besterik ez bada, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra bitartean izango dala Getxoko XXVIII. Jazz Jaialdia. Holako jaialdietara joatea esperientzia ederra da, ez bakarrik parte hartzaileen kalidadeagaitik, baita sortzen dan giroa berezia eta beroa izaten dalako be. Aukerak ugari dozuez eta, esandako moduan, aukeraketea ondo egitea komeni da norberaren gustoak kontuan hartuta. Gozau musikeagaz! Gotzon Uribe

Eiswein-ak edo izotz-ardaoak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Jan edanak
Ardao honeek egiteko gehienbat Scheurebe, Rieslaner eta Riesling bariedadeak erabilten dabez. Baina mahatsa mahastian ixteak bere arriskua dauka, udagoieneko euriteak handiak badira mahatsa usteldu eta alperrik galdu daiteke eta. Horregaitik, Eiswein-ak ez dira urtero produzitzen. Ardao mueta honeek, beti mahatsa osasuntsu badago, azukereaz gan, azido kantidade handia daukie eta aromatikoak eta gusto handikoak izaten dira. Kontuak kontu, ardao klase honen dkarren beharra, produzidutako kantidade txikia eta daukan arriskua ikusita, botila txikietan merkaturatzen dan ardao horrek zelako prezioa eukiko dauan ...

Udabarri gaztea

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Bertsolaritzea
Erramu egunez, barriz, Erandioko Berbots euskera taldeak Kanpomartxo jaiaren 14. edizinoa antolatu eban. Dantza alardearen ostean, bertso-saioa iragarrita egoan Lutxana auzoko eszenatokian: kantuan Irazu, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta oraindino tekleei gehiago sakatu behar deutseen honek. Saioa librean izan zan batez be, Altzaga ikastolako bertso-eskolako umeek bertso batzuk kantau ostean. Hala eta guztiz be, gai pare bat be toka jakezan bertsolariei. Lehenengoa umeek eurek jarri eben, eta bigarrena Berbots taldeko neska batek pentsau eban. Jai polita da erandioztarrek urtero-urtero euren udalerriko ...

Teknologia barriak eta ekologia

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   sarean
Gauzak gehiago larriagotzeko, beste puntu batzuk be aitatu geinkez. Ez bakarrik mikrotxipak, ordenagailu baten elementuen artean be gauza arriskutsuak topau geinkez. Berbarako, mikrotxipak hartzen dituan tarjetea. Hau berau berilio, kadmio edo merkurioz dago eginda. Produktu honeek oso kutsatzaileak dira. Berilioa, berbarako, gizakiaren minbiziaren sortzaile moduan dago sailkatuta. Pantailak egiteko behar diran produktuen artean barioa, fosforoa eta kromoa be badagoz (danak oso kaltegarriak osasunerako), CPUan dagoan kromoa eta zelan ez, ordenagailuaren leku guztietan dagoan plastikoa eta honen ondorengoak be ez dira ...

Cleopatra

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Cleopatra Robertogaz ezkondutako eta semea nahiz alabea Buenos Airesetik kanpo daukazan irakasle jubilatua da; gizona behar barik lotu eta urte bi egin dauz lan baten bila. Orain arte, Cleok bizitzan beti jokatzen izan dau berarengandik itxaroten zan moduan: ama ona izan da, emazte leiala eta lagun kementsu eta arduratsua. Sandra, ostera, besteek bere ordez egin daben guztia da: ospearen eta izenaren trenean doan telebistako izarra, guratsua, bulimikoa eta apur bat zoroa..., sakonean, babes barik sentitzen dan personea. Gauzak holan, hirurogeita ...

Zatôichi

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Zinemea
Zatôichi Japoniako dramearen heriorik sonatuenetariko bat da. Japoniar guztiek dakie nor dan Zatôichi. Eta zuzendaria mito horretaz aprobetxau da “manga” komikien estetikearen bidetik doan film hau errodetako. Oraindino Tarantinoren “Kill Bill” filma ikusi ez badozue, gomendio bat egin gura deutsuet: lehenago ikusi eizue pelikula hau eta benetan ulertu ahal izango dozue Tarantinok nondik atara dauan azken pelikuleari emoten deutson ukutu berezia; areago, samuraien tabernan izandako eszena guztiak Zatôichi-n agiri dan taberna zuloko giroari egindako keinu argia dira, parodia hutsa, hatan ...

Aste Santuko prozesinoak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   sarean
Sistema hau nahiko zahartuta egon da antza eta batzutan akatsak be sortzen izan dira; kontuak kontu, Esperantzako Kristoaren Kofradia teknologia barrietan ikertzaileak diran erakundeakaz hartu-emonetan jarri dira arazoa konpontzeko asmoagaz: “Instituto Andaluz de Automática Avanzada y Robótica” enpresako ingeniari talde bat arduratu da horretaz eta euren beharraren emoitzea ondokoa izan da: Kristoaren besoa errobotizau egin dabe eta horregaz lortu dabe emoten dauan bedeinkapena askoz be naturalagoa izatea. Beso errobotizau hau kontroletan daben elementu guztiek ia hamar kilo pisetan dabe (zaharra ...