Zinea  IV. urtea // 133. zenbakia

Daborduko 50.000 lagunek ikusi dabe ‘Aupa Etxebeste!’


Joseba Terreros

‘Aupa Etxebeste!’ Telmo Esnal eta Asier Altunaren lehen film luzeak lau aste egin dauz zinema-aretoetan, eta daborduko 50.000 lagunek baino gehiagok ikusi dabe. Gehiengo handi batek euskerazko bersinoa aukeratu dau, gaztelaniazko azpitituluak daukazana. Donostiako Zinemaldian estreinatu eben ‘Aupa Etxebeste!’, irailaren 22an, hain zuzen be.

Beraz, honako hauxe izan da orain arte euskeraz egin eta ikus-entzulerik gehien euki dauan filma. Gai honen inguruko datu zehatzik emon ez bada be, ikuslerik gehienek euskerazko bertsinoaren alde egin dabe. Ganera, bosgarren astea beteko dau Euskal Herriko zine aretoetako karteldegian. Alde horretatik, guztiz pelikula arrakastatsua izan dala adierazo beharra dago.

Altunaren eta Esnalen filma igaz grabatu eben, Bergara, Pasai San Pedro, Tolosa eta Zumaia herrietan, eta Elena Irureta, Pako Sagarzazu, Ramon Agirre eta Iban Garate daukaz antzezle nagusi.

Etxebestetarrak dira protagonista itxurakeriaren ganeko komedia baltz honetan. Oporretan joan behar daben egunean bertan diru barik geratuko dira, aitak etxeko enpresa porrotera eroan eta gero. Herrian horren barri euki ez daien, oporretara joan diran itxurea egingo dabe, baina etxean geratuko dira ostenduta. Itxurakeriak alde batera laga eta euren arteko guzurrak eta miseriak alkarri aurpegiratu ostean, bizitzako oporrik onenak pasauko dabez.