Oier Etxeberriak irabazi dau Balendin Enbeita lehiaketako lehen saria

Bizkaie! 2025-12-02 08:19   Kulturea

Helduen kategorian, Larru arras bertso bildumeagaitik.

Balendin Enbeita bertsopapel lehiaketearen 16. edizinoko irabazleen izenak emon ditue ezagutzera. Bertso eder horreek, abenduaren 14ko Albe Gala ekitaldian entzun ahal izango dira. Sariak emoteaz gan, koktela, musikea eta jantzea be ez dira faltako. 

Ane Labaka, Sustrai Colina eta Beñat Vidal ibili dira epaile beharretan eta nahikoa lan izan dabe hiru onenak aukeratzeko, izan be, aurkeztutako lanak kalidade handikoak dira. Beraz, ondokoak dira Balendin Enbeita bertsopapel lehiaketearen irabazleak:

- Gazteen kategorian.

  • Julen Olaizola Lizarazuk irabazi dau lehen saria Ustekabean lotuta bertso bildumeagaitik.
  • Bigarren saria Mara Orbe Alkaldek irabazi dau Ahizpak garelako bertso bildumeagaitik.

- Helduen kategorian.

  • Oier Etxeberria Zubimendik irabazi dau lehen saria Larru arras bertso bildumeagaitik.
  • Bigarren saria Koldo Gezuraga Seijidorentzat izan da, Arrastia berriro bertso bildumeagaitik.
  • Bittor Altube Sarrionandiak irabazi dau hirugarren saria, Gymbroarenak bertso bildumeagaitik.

Sariak Algortako Bertsolari Eskoleak urte amaieran atontzen dauen Albe Galan emongo dira, abenduaren 14an Algortako Igeretxe hotelean. Gainera, Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsotan ibiliko dira.

Joatea doban da, baina konbidapena eskatu behar da hemen: 605704385 / albegetxo@gmail.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu