'Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia 2005' Bilbon eta Donostian
Bizkaie!
Bilboko Kafe Antzokian urriaren 28an (22:30) eta Donostiako Kursaal-eko Ganbara Aretoan urriaren 29an (19:00), 'Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia 2005' ospatuko dabe. Mundu osoko hainbat trikitilari, panderojole eta, oro har, musikari izango dira aitatutako aretoetan.
Bilboko Kafe Antzokiko egitaraua
Hitzordua 22:30ean da eta musikari honeek izango dira bertan: Sardiniatik, Totore Chessa eta Luigi Lai bikotea etorriko da; Kataluniatik, Pomada taldeak alaituko dau aretoa; Frantziako ordezkari legez Marc Perrone eta Marie-Odile Chantran egongo dira; Irlandatik, James Hogan eta Denise Bracken datoz. Euskal Herriko ordezkariak Imanol Arrola eta Txetxu Urrutia izango dira.
Donostiako Kursaaleko egitaraua
Arratsaldeko zazpiretan, hainbat musikari izango dira Kursaalen: nazinoartetik datozan musikariak Bilbon izango diranak dira. Euskal Herriko ordezkariak Irma Karrera eta Amets Arteaga; Axier eta Oroitz Unsain; Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar; Leire Zumeta eta Amaia Arza; eta, azkenik, Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea izango dira.
Jaialdian honetan omenaldirako tartetxua be izango da. Zumarragako trikitilariak hartuko dabez gogoan, Joxe, Inixio, Severen eta Migel Urteaga- Oria anaiak hain zuzen be.