Sua taldearen hirugarren diskoa, 'Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena', plazaratu dabe
2025-12-02 07:52 MusikeaAurrerapena da euren hirugarren singlea, Rollercoaster.

Cecilia Boström.
Kantu hau diskoaren altxorra da, izan be, kolaborazino berezi batek parte hartzen dau bertan: The Baboon Show talde suediarraren abeslaria, Cecilia Boström. Suaren lehen kolaborazinoa da eta Boströmen ahots gordin, indartsu eta bereziak bat egiten dau kantu honen energia eta estiloagaz. Taldekoentzat ohore handia da erreferentetzat daben emakume musikari honen indarra eta ahotsa euren diskoaren parte izatea.
Talde biak 2024ko zezeilean Alemaniatik alkarregaz egindako viran ezagutu ziran; bost egun, sei kontzertu eta milaka kilometro. Bizipen eta esperientzia ahaztuezina, rock’n’roll espiritua ardatz izanik
Rollercoaster kantuak, zalantzaz beteriko personek besteakaz izan leiken eragina islatzen dau, emozinoen gorabeherak eta ezinegonak errusiar mendien metaforearen bidez irudikatuz.
Bideoklipa Ximon Agirreren zuzendaritzapean egin da, Iyan Altube eta on Corresegaz batera, Azkoitiko Matadeixe gaztetxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
