Xalbador Eguna, urriaren 30ean Urepelen
Bizkaie!
Fernando Aire Xalbador zanari omenaldia egingo deutse urriaren 30ean Urepelen. Aurten, ganera, Joxe Mari Aranalde zana be omenduko dabe.
Ekitaldi ugari izango dira: goiz partean, Auñamendi alkarteak antolatutako mendi ibilaldi kulturala, ostean herri-bazkaria eta, zelan ez, bertsoak be izango dira entzungai Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xabier Amurizaren eskutik. Gillen Iribarren eta Mizel Mateo bertsolari gazteak be tartean ibiliko dira. Arratsaldean, oraintsu hildako Aranalde hartuko dabe gogoan, Xalbadorregaz eta Xalbador Egunagaz izandako loturea omentzeko.
Bazkaria eta bertso saioa 20 euroan izango da eta umeek 10 euro pagau beharko dabez. Bazkalosteko bertso saiora joan gura dabenek 5 euro pagau beharko dabe eta umeak doban sartuko dira.
Igaz hasi zan Deiadarra taldea Xalbador Eguna antolatzen. Antolatzaileek adierazotakoaren arabera, 'Xalbadorrek bertsoen bidez itxi ebazan mezuak belaunaldi barriei ezagutarazotea da egunaren helburua'.