Politikoak be erratu egiten dira
2004-10-29 00:00 sarean
Sarritan komentau dogu atal honetan, helbideak zuzen idaztea nahitaezkoa dala, izan be, ezusteko larririk gura ez badozue behintzat, onena helbidea birritan errepasetea da.
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Hauteskunde giroko eztabaidak: ikuskizun amerikarra
2004-10-29 00:00 eretxia
Ikusle asko izan dabez gure artean Estadu Batuetako hautagaien arteko eztabaida bero horreek. Gehiago horreen ganeko informazinoek. Bai USAn bertan zein atzerrian, asko izan dira (gara) eztabaiden nondik norakoak ezagutu gura izan doguzanak. Batez be jakin gura dogu nork irabazi dauana eta ia behingoz "gure" hautagaiak aurrea hartzen dauan inkestatan.
Gure artean erraztasun handiz kritiketan doguz amerikarrak, euren bizimodua eta euren jokabide politikoa, baina egia da politiko amerikarrak eztabaidatan aurpegia emoten ohituta dagozala. Gu oso harro gagoz euskaldunak eta europarrak ...
Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan
2004-10-29 00:00 Bertsolaritzea
Epai-mahaia
Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri.
Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gaijartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte ...
Dragoiaren orroa
2004-10-29 00:00 Bidaide
Danetariko egoerak
Gehienetan, errealidadea mutur desbardinetan banatzen da, eta zorionez, munduak autoerregulazinorantz joten dau. Baina egia esan, ‘boon’ asiarrak eragin zuzena eukiko dau gure munduan, eta asko ikusgai dagoz daborduko. Europar Batasunak bueltan eskatu deutsez diru-laguntzinoak euren produkzinoa beste lurralde batzutara eroan daben enpresei, eta laguntzino gehiago jasoteko eskubidea ukatu deutse ganera. Hau guztia bertoko enpresek Asiako eskulan eta lehengai merkeak ez aprobetxetako egiten dau. Frantzian eta Alemanian, berbarako, sindikatuek ‘enpresa-moda’ honeri aurre egin deutse daborduko. Gure herrialdean, hainbat enpresek ...
Brasil (II): Rio de Janeiro
2004-10-29 00:00 Euskaldunak munduan
Barriro etorteko moduko uria da Rio. Nahiko zoragarria eta ‘paradisiakoa’, egia esan. Riotik ezin da joan O Cristo Redentor ikusi barik. Autobusa hartu ostean, taxiz joan naz beste batzukaz batera, Brasileko bikote bategaz eta Suitzan bizi dan austriar bategaz hain zuzen be. O Cristo Redentor mendi txiki baten ganean dago eta oinez joan zeinke, baina bakarrik ez. Favelen parean dago ibilbidea eta nahiko arriskutsua da. Taxia gelditu danean, Rioko alderdi bat ikusi dogu: etxeak eta favelak, aberastasuna eta pobrezia alkarren ...
Mahatsaren heldutasun puntua
2004-10-22 00:00 Jan edanak
- Lehenengo eta behin mahatsak pisua hartzen dau: mamitzetik heldutasun puntua hartu arte, mahats aleak pisua eta bolumena hartzen doaz. Mahatsa heldutasun puntura heltzen danean, alearen lodierea urtearen araberakoa izango da. Urte horretan euri asko egin badau, mahats alea lodia eta handia izango da. Baina urtea sikua izan bada, alea txiki-txiki geldituko da. Adibide bat jartearren, pasa dan urteko sikatearen ondorioz, mahats alea oso txikia izan zan. Horregaitik, kantidade gitxiago produzidu zan, baina kalidade hobeagoko uzta lortu genduan ur gitxi eukalako ...
Umeen obesidadeari aurre egiteko neurriak (I)
2004-10-22 00:00 Jan edanak
Obesidadea eragiten daben faktore garrantzitsuenak
a) Jateko modua aldatu egin da
Gero eta janari gitxiago preparetan dogu eta gero eta arinago jaten dogu; sarriagotan jaten dogu etxetik kanpora eta horretarako erea egon arren, beti ez dogu aukeratzen menurik egokiena. Askotan, otorduak saltau egiten doguz, eta horretan, gehienetan, gosaria izaten da txapeldun.
Eta ez naz sekula kantsauko hau esateaz: otordu guztietan jan behar dogu, 4-5 biderrez egunean. Janaria preparetan denpora apur bat emotea ez da denporea galtzea, gure osasunerako denpora zoragarri ...
Behi esne sendoa, sagar sorbetea, makadamia intxaurra eta mango arrautzatxuak
2004-10-22 00:00 Jan edanak
BEHI ESNE SENDOA, SAGAR SORBETEA, MAKADAMIA INTXAURRA ETA MANGO ARRAUTZATXUAK
Osogaiak:
- Behi esne sendoa egiteko:
40 gr. ura.
150 gr. azukerea.
Litro erdi esne-kremea.
- Sagar sorbetea egiteko:
Litro erdi ura.
50 gr. limoi ura.
200 gr. Granny Smith sagarra.
200 gr. azukerea.
Glukosa koilarakada bat.
- Makadamia intxaurra egiteko:
Makadamia intxaurra.
Girasol orioa.
Azukerea.
Mango arrautzatxuak egiteko:
Mango bat
“Sacabolas” txiki bat.
Zelan egin:
Esne sendoa preparetako, uragaz ...
Gatzaren matxinadea
2004-10-22 00:00 Antxinakoak Geurera
Egoereak holan segidu eban hurrengo urtera arte. 1632ko urrian Erregearen ordezkari barriak, hau da, korrejidoreak, gatzaren dirua gitxitzeko neurri eta legeak onartu ebazan. Kontrakoa emoten badau be, Erregearen ordezkariak emondako aginduek barriro be gatzaren ganeko zergea ezartzen eben. Hau ikusita, barriro be milaka bizkaitar batu eta lehengo Erregearen aginduen barri emoten eben agiriak erre egin ebezan Bilbon. Ostean, gatza gordeta egoan biltegietako ateak apurtu eta zabaldu ebezan. Gero Bizkaiko uriburuan egozan Erregearen ordezkari eta aldeko guztien atzetik joan ziran. Euretariko ...
Iran
2004-10-22 00:00 Bidaide
Zelan hartu zinduezan iraniarrek?
Ezin hobeto. Iraneko gauzarik onena jentea dala uste dot. Beste leku batzuetan, turistea beti ikusten dabe aberats edo dirudun legez eta Iranen, barriz, persona legez tratetan zaitue. Hori bai, aparteko ahaleginak egiten dabez kanpotarrakaz komuniketako, izan be, eurentzat mundu desbardinerako atea gara turistak.
Seguridadeagaz arazorik?
Herrialde segurua eta abegitsua da Iran. Lehenengoz joan nintzanean, aurreretxi askogaz hurreratu nintzan; herrialde zarratua, baltza, zapaldua eta diktatoriala zalakoan nengoan. Dana dala, arin jaubetu nintzan, kaleetan herrialde musulmanetako zaparradarik egon ...
Biraoen biran
2004-10-22 00:00 Euskerea berbagai
Gaztea nintzanean, unibersidadean behin gai honen ganeko behar bat egin neban. “Biraoen itzulpena ingelesetik euskerara” imini neutson izenburua, buru gehiegirik barik. Haren arabera, gaur egungo biraoen zeregin nagusia karga semantiko gogorra eukitea da; hau da, bardin dauala zer dinogun, baina gogorra izan behar dala. Gogortasun hori geure komunidade bereko nork edo nork entzun behar dau, osterantzean ez dogulako gure haserrea behar dan moduan adierazoko. Eta hori zan euskerazko biraoei topau neutsen arazorik handiena: esandakoak ez eukala ezelako indarrik, ez bazan ...
Euskal Zinearen hilabetea Amsterdamen
2004-10-22 00:00 Euskaldunak munduan
Euskal Herriaren eguna urriaren 9an
Euskal Herriaren Eguna ospatuko da Melkwegen urriaren 9an. Eraikinaren ateak eguerdian zabalduko dira eta kafetegian, antzokian, zinema aretoan, multimedia aretoan, arte aretoan eta kontzertuetarako aretoan euskal giroa izango da nagusi. Is Hooglan, Melkwegen programatzaileren esanetan, ‘izateko modu berezia daukie euskaldunek, eta hori euren kulturan, janarian, politikan eta zelan ez, filmetan be islatzen da. Oso estilo personala daukie arlo guztietan’, eta horretan oinarritu dau programatzaileak urriaren 9ko jaialdia, hau da, euskaldun giroa Amsterdamen ezagutarazo gura dau ...
Angel Unzu Argentinan
2004-10-22 00:00 Musikea
Angel Unzuren ibilbidea
Iruñean 1961ean jaiotako musikariak 20 urtetik gora daroaz musikeagaz jolasean. Estudioko musikari eta sortzaile legez ezagutzen dogu baina produktore beharra be egin dau sarri eta kolaborazinoak be ugari, besteak beste, Olatz Zugazti, Amaia Zubiria, Ganbara, Golden Apple Quartet, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Tanttaka, Markeliñe zein In Fraganti taldeakaz.
Dana dala, bakarlari legez disko bi grabau eta argitaratu ditu Angel Unzuk: '13 solos' 1996an, itaunez eta isilunez beteriko solasaldia, sei sokaren arteko jolasa ...
‘Basque Short Stories’
2004-10-22 00:00 Euskaldunak munduan
Ekimenaren helburu nagusia euskal literaturea mundu angloxajoiarrean ezagutzera emotea. Horretarako, euskerea oinarritzat hartuta, ingelesera itzuliko dira ipuinak. Bost itzultzaile arduratuko dira lan horregaz, Amaia Gabantxo, Kristin Addis, Linda White (bildumearen arduraduna be bada bera), Margaret Jull Costa eta Elizabeth Macklin hain zuzen be.
Frankfurteko liburu azokan egingo da ‘Basque Short Stories’ liburuaren aurkezpen ofiziala, urriaren 6an, eta bertan izango dira bilduman parte hartzen daben persona ugari, baita Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Editoreen Elkarteko ordezkariak be.
Bizkaie!
LUBERRI. Bertso lurra barritzen
2004-10-22 00:00 Bertsolaritzea
Lehenengo saioa Agurainen izan da urriaren 2an. Bertso-bazkaria Merino jatetxean egin eben. Bertsotan Iñaki Murua, Sustrai Colina, Iñaki Gurrutxaga eta Ruben Sanchez ibili ziran. Gai-jartzailea, barriz, Naroa Sasieta izan zan.
Ondoko herrietan be Luberri programa barruan bertso-saioak antolatuko dira: Orio, Itsasondo, Soraluze, Ispaster, Elorrio, Etxebarria, Orozko, Elizondo, Etxarri, Sunbilla, Gasteiz, Araia, Legutio, Laudio, Aiherra...
Bizkaie!
Service Pack 2 (SP2) eskuragarri daborduko
2004-10-22 00:00 sarean
Hainbat izan dira topautako zuloak eta Microsoft-ek SP2 produktua garatzeko eta kaleratzeko premina handia euki dau. Kostata baina azkenean hor dago (ez gaitezan horrenbeste poztu ze ia seguru-seguru beste zuloren bat be topauko jako honeri be). Urte beteko lanaren ostean eta seguridadea Microsoftentzat ardatz nagusia dala erakusteko euren webgune ofizialean doban dekargetako moduan preparauta dago www.microsoft.com
Bestela, gura izan ezkero CD bat be enkargau geinke eta gero CD horretatik instalazinoa egin. Dana dala, ordenadore barriak, urritik aurrera erosten ...
Euskal Kulturearen Plana martxan dago
2004-10-22 00:00 Kulturea
Eginbeharrak
Mende barriko lehen hamarkaradako helburuak finkatuta daukaz daborduko Euskal Kulturearen Planak. Holan ba, honeek bost pausuak emon beharko dira datozan hamar urteotan:
1.- Sorkuntzea eta produkzinoaren nagusitasuna, batez be giza baliabideen ikuspuntutik.
2.- Kultur integrazinoa.
3.- Nortasuna sendotzea.
4.- Modernizazinoaren aldeko apustua.
5.- Kanpo proiekzinoa, lehenengo Espainian, gero Frantzian, gero Europan eta azkenik, euskal diasporearen herrialdeetan.
Antolakuntza hori martxan imini ahal izateko erakunde honeen esku egongo da Plana: Kulturearen Euskal Behatokia (oraindino sortzeko dago eta kulturearen arloen ganeko informazinoa ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1773
1774
1775
1776
1777
1778
1779
1780
...
1844
1845
1846
1847
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...