Euskal astea ospatzen dagoz Rosarion (Argentina)

Iratxe Ormatza 2007-10-02 15:26   Euskaldunak munduan

Aste luzea edozelan be. Pelota partiduak izan ziran joan dan zapatuan, irailak 29, paletakoak eta eskukoak. Hori hasierea baino ez zan izan. Asteon, bete-betean dagoz euskal astea ospatzen.

Antioquiako (Kolonbia) Euskal Ikasketen Zentroak atzera begira jarri eta Jesus Arriola omenduko dau

Iratxe Ormatza 2007-09-14 02:00   Euskaldunak munduan

Jesus Arriolak XIX. mendearen amaieran behar handia egin eban musika irakaskuntzan, baita musika zuzendaritzan be. Antioquian Arte Ederretako Unibersidade Fundazinoa sortu eban, eta fundazinoa da hain zuzen be omena egingo deutsona.

Euskal Herriko poesia lau haizetara: sei olerkariren lanak itzuli ditue ingelesera

Iratxe Ormatza 2007-08-08 02:00   Euskaldunak munduan

Rikardo Arregiren, Bernardo Atxagaren, Felipe Juaristiren, Miren Agur Meaberen, Kirmen Uriberen eta Joseba Sarrionaindiaren poesiak Amaia Gabantxok itzuli ditu An Anthology of Basque Short Stories izenburupean.

Euskal Etxeak geroari begira

Iratxe Ormatza 2007-07-11 02:00   Euskaldunak munduan

‘Konplexurik barik defendidu behar da identidadea. Ez da inoiz gure identidadearen, gure kulturearen eta gure hizkuntzearen defentsa alde batera itxi behar; bestela, noraezean dabilen ontzi bat izango gara globalizazinoaren munduan’ adierazo eban lehendakariak.

Argentinako General Villegaseko Euskal Etxeak egoitza barria zabaldu dau

Iratxe Ormatza 2007-06-26 02:00   Euskaldunak munduan

Orain dala sei urte General Villegaseko euskaldunek euskal etxea zabaldu eben. Herriko lehenengoa zan eta, aurretik euskaldunak bizi izan arren, ordura arte ez eben izan euskal etxerik. Orain, egoitza barria edegi dabe.

Fernado Villena: ‘Kanpora joakeran, zure kulturea beste ikuspuntu batetik baloretan dozu’

Iratxe Ormatza 2007-06-15 02:00   Barriketan

Beka bati esker Norvegian egonaldia egin dauen pintore bilbotarra

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nevada Estaduak (AEB), Euskal Ikasketen Zentroari: ‘Zorionak eta urte askotarako’

Iratxe Ormatza 2007-05-15 02:00   Euskaldunak munduan

Berba horreekaz, euskeraz, emon deutsoz eskerrak Nevada Estaduko Biltzarrak Renoko Euskal Ikasketen Zentroari. Berrogei urte bete dira aurten Euskal Ikasketen Zentroa martxan jarri zanetik. Sasoi haretan Euskal Ikasketen Programea izena izan eban eta William Douglass antropologoa izan zan sustatzaile eta zuzendari.

Bilbon egingo dabe Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra

Iratxe Ormatza 2007-05-14 02:00   Euskaldunak munduan

Lau urterik behin egiten da munduan zehar dagozan euskal etxeen biltzarra eta aurten hitzordua Bilbon jarri dabe. Garagarrilaren 9an hasi eta 13ra bitartean, alkarren barri izan, euskal etxeen egoerea aztertu eta aurrera begira zer egin leitekeen izango dira hartuko dituen gaiak.

New Yorkeko euskal etxeak web orria barritu dau

Iratxe Ormatza 2007-05-02 02:00   Euskaldunak munduan

Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) euskaldunen, Euskal Herriaren eta AEBen ganeko albisteen barri izateko New Yorkeko euskal etxeko web orria ezinbestekoa izaten zan. Orain dala gitxi web orria goitik behera barritu eta euskal etxeko jarduerek hartzen dabe orrialdearen zati nagusia.

Emakumezkoen euskal futbol selekzinoa Argentinakoaren kontra

Iratxe Ormatza 2007-04-12 02:00   Euskaldunak munduan Aste Santua aprobatxau dabe euskal selekzinoko futbolariek Argentinara joateko. Apirilaren 6an jokatu eben, eta ondo jokatu arren, ezin izan eben argentinarrak mendean hartu. Lau eta bi galdu eben.

Argentinako Laurak Bat euskal etxeak 130 urte bete ditu

Iratxe Ormatza 2007-03-13 01:00   Euskaldunak munduan

Sasoi hareetan, asko ziran Euskal Herritik Argentinara joaten ziranak behar bila, bizimodua hobetzeko. Eta, holan, hainbat batu ziran suaren inguruan, gogoaren inguruan. Hori guztia eta iraun izana ospatu behar dala-ta, bazkideek jai berezia antolatu dabe.

Desagertutako euskal jatorriko argentinarrak topetako ituna sinatu dabe

Iratxe Ormatza 2007-02-28 01:00   Euskaldunak munduan

Milaka argentinar sasoi bateko diktadurako errepresinoaren biktima izan ziran. Euren artean, euskal jatorrikoak be baziran eta atxilotutako asko eta asko hil egin ebezan. Oraindino be, ez dago desagertuen barri: non dagoz lurperatuta? Non eta zelan hil ziran?

Magdalena Mignaburuk eta Miren Arozarenak Argentinako euskal dantzak aztertuko dabez

Iratxe Ormatza 2007-02-20 01:00   Euskaldunak munduan

Euskal komunidadea, euskal etxeen jarduerea eta historia aztertuko dabez, euskal jantzak abiapuntu harturik. Azterketea liburu bihurtu arte, bide luzea egin beharko dabe.

Tanborradearen oihartzuna Euskal Herritik kanpo be entzun dabe

Iratxe Ormatza 2007-01-22 01:00   Euskaldunak munduan

Atzerriko euskal etxeek be bat egin dabe Donostiako tanborradeagaz. Ekitaldiak, tanborradea bera, eta, zelan ez, jatorduak preparau dabez San Senbastian eguna ospatzeko Mexikon, Argentinan, Bartzelonan...

Tuteratik Ciudad del Esterako alkartasun bide barria

Iratxe Ormatza 2007-01-08 01:00   Euskaldunak munduan

Paraguai herri pobrea dogu eta Ciudad del Este be beste horrenbeste. Bertan egiten dau behar Luis Asarta Navascues josulagunak. Nafarroatik joan zan Ciudad del Estera, orain dala 12 urte. Eta bertako San Fermin ikastetxeko umeakaz behar egiten dau.

Jon Erdoiza da Txileko Ordezkaritzako delegadu barria

Iratxe Ormatza 2007-01-05 01:00   Euskaldunak munduan

Euskal Autonomia Erkidegoak Txilen daukan ordezkaritzako buru izentau dabe Jon Erdoiza. 2003an sortu eben Txileko ordezkaritzea. Bertan behar egin dau orain arte Koldo Atxutegik, eta orain Eusal Herrrira etorri da Ameriketako Bulegoen arduraduna izateko.

Bordeleko ‘eskualdunek’ biltzarra sortu eta hirurogei urtera Euskal Etxea Jaurlaritzearen zerrendan sartu dabe

Iratxe Ormatza 2006-12-26 01:00   Euskaldunak munduan

Bordelen euskaldun asko bizi izan da beti. Ipar Euskal herritik paraje dago, eta euskaldunak hara joan behar izan dabe sarri beharraren bila. 1946an hango euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta Euskal Herriko lagunak ziranek ‘Eskualdunen Biltzarra’ sortu eben euren arteko loturak estutu eta sendotzeko. Azken batean, Euskal Herritik urrun egonda be, horren bakarrik ez sentiduteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko artisten erakusketa zabala antolatu dabe Indianan (AEB)

Iratxe Ormatza 2006-12-11 01:00   Euskaldunak munduan

‘Ugertzetik Erabarritzera: euskal artea eta Bilbo efektua’ izenburupean, inoz Ameriketako Estadu Batuetan egin izan dan erakusketarik handienak abenduaren 13an zabalduko ditu ateak Gary-n (Indiana).

Euskal Diasporea Durangoko Azokan egongo da

Iratxe Ormatza 2006-11-24 01:00   Euskaldunak munduan

Jakina, www.bizkaie.biz aldizkari elektronikoa Durangoko Liburu eta Disko Azokan egongo da, baita Euskal Herriko argitaletxeak be. Eta horreekaz batera, euskal diasporeak be bere lekua izango dau. Ganera, aurten, Azokearen gaia biajeak izango dira, eta, halan ba, mundua azokan bertan izango dogu.

Euskaldunek erbestean egindako jarduera akademikoa aztertuko dabe

Iratxe Ormatza 2006-11-10 01:00   Euskaldunak munduan

Unibersidadea eta erbestea: presentzia eta errealidadeak 1936-1955’. Goiburu horren azpian datorren abenduan nazinoarteko batzarra egingo dabe Donostian. Hamaika Bide alkarteak antolatu dau batzarra, Deustuko, Euskal Herriko eta Genevako unibersidadekaz eta Bartzelonako Unibersidade Autonomogaz batera. Abenduaren 13tik 15era arte batzarrerako berbaldiak eta saioak antolatu dabez Deustuko Unibersidadeak Donistan daukan egoitzan.