Jon Erdoiza da Txileko Ordezkaritzako delegadu barria
2007-01-05 01:00 Euskaldunak munduanEuskal Autonomia Erkidegoak Txilen daukan ordezkaritzako buru izentau dabe Jon Erdoiza. 2003an sortu eben Txileko ordezkaritzea. Bertan behar egin dau orain arte Koldo Atxutegik, eta orain Eusal Herrrira etorri da Ameriketako Bulegoen arduraduna izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoak Txilen daukan ordezkaritzako buru izentau dabe Jon Erdoiza. 2003an sortu eben Txileko ordezkaritzea. Bertan, orain arte, Koldo Atxutegik egin dau behar baina Euskal Herrira etorri da Ameriketako Bulegoen arduraduna izateko.
Ordezkaritzeak aurretik hamar urtez Garapenerako Fundazino Euskal Txiletarrak egindakoaren lekukoa hartu eban 2003an. Garapenerako Fundazinoaren beharraren eraginez, Euskal Herriaren eta Txileren arteko hartu-emonak estuagoak egin ziran eta eragina gero eta handiagoa egin zan. Hori dala eta, Eusko Jaurlaritzeak Ordezkaritzea sortu eban. Ordezkaritzearen helburuak izan ziran euskal etxeakaz hartu-emonak sendotzea, Euskal Herriko eta Txileko gizarte eragileen arteko hartu-emonak erraztea, bisitak, topalekuak eta informazino-trukea eragiteko gunea izatea, Euskal Herriko operadoreei Txilen hartu-emonak izateko azpiegiturez hornidutea eta aholkularitzea emotea.
Jon Erdoizak Koldo Atxutegigaz behar egin dau azken hilebeteotan. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta aurretik Euskaltel enpresan egin dau behar, Banque BNP-PARIBAS bankuan eta Eurostat erakundean.
Txilen egon zan lehenengo ordezkaritzea 1941ean sortu eben bertoko eta hango hartu-emonak jorratzeko asmoagaz, eta zabalik egon zan 1973ra arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!