San Juan Baleontziari aitamen berezia egin deutse

Bizkaie! 2022-07-08 10:45   Euskaldunak munduan

Euskal Herriaren eta Kanadaren arteko hartu-emonak orain 500 urte hasi ziran.

Wendy Drukier (Albaola Kanada) eta Xabier Agote (Albaola) | Ikusi handiago | Argazki originala



Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteagaz batera egindako adierazpenean, Albaolako San Juan Baleontziaren eraikuntza-lana nabarmendu dau.

Albaola Kanadak Espainian dauen enbaxadore Wendy Drukierrek gonbidatu dau Canada Day ospakizunera, Madrilgo Kanadako enbaxadearen egoitzan.

Gure herrialde bietako kostaldeko komunidadeen arteko hartu-emon historikoak, Kanadako kostalde atlantikoan espainiar itsasgizonak egotea eta Espainiak mendebaldeko kostaldea esploreteari jagokonez, omenaldia da Pasaian (Gipuzkoa) XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika bat berreregi izana. Jatorrizko euskal baleontzia Red Bayn (Labrador) dago, UNESCOren Munduko Ondarearen gunean.

Euskal Herriaren eta Kanadaren arteko hartu-emonak orain 500 urte hasi ziran, Pasaia izan zan Ternuara joateko euskal bale-flotearen abiapuntuko portu nagusia eta, aldi berean, mundu barriko kostalde hareek izan ziran XVI. mendeko ontzien harrera-portu nagusia. Horren guztiaren lekukorik onena San Juan baleontzia da, Kanadako Labradorrera balea harrapatzen joateko Pasaian eregitako hainbeste zama-ontzi transozeanikoetako bat.

Historia magikoa da, nahiz eta 1565ean Red Bayko kostaldean ontzi bat eta 1.000 barrika lumera edo balea-orio galdu zituen 60 marinelentzat amaiera gazi-gozoa izan. Baina oso gozoa izan zan jazotakoa Parcs Canada gobernu-agentziaren urpeko espedizinoarentzat, Robert Grenier buru ebela, ia 450 urte geroago topau ebelako ontzi-hondarra, tenperatura hotzari esker konserbetako baldintza egokietan. 1978an hasi zan eta hiru hamarkada iraun eban aurrekaririk bako ikerketea, atlantikoaren beste ertzean euskal aztarnak topetako. 1985ean National Geographic aldizkariaren azala izan zan.

Testuinguru horretan, baleontzia eregiteko kulturen arteko hartu-emonak, kultura-diplomazia eta herrialde bi horreen arteko historia berreskuratzeko giltza bihurtu da urteetan zehar eta horren harira izan dau Trudeauren eta Sanchezen adierazpen bateratuan aitamena, Kanadaren eta Europaren arteko merkataritza libreko hartu-emonen hasierea adierazoten dauen itsasontzi baten garrantzia autortuz eta balioa emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu