Abuztuaren 12a arte zabalik dago 'Animau Zaitez' programan izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-07-27 10:34   Euskaldunak munduan

Euskal Etxearen 70. urteurrena ospatzeko hasi zan proposamen hau.

Animau Zaitez programea, 2016etik Villa Mariako euskal etxeak atontzen dauen alkartruke proiektua da. Argentina eta Euskal Herriaren arteko hartu-emonak estututzeko asmoz, proiektu honek parte-hartzaileak animetan ditu euskal kultureagaz zerikusia daben tailerrak egin deiezan. 20 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzendua, programa honek irailaren 24etik urriaren 10era Argentinara bidaiatzeko aukerea daben gazteak behar ditu.

Euskal Etxearen 70. urteurrena ospatzeko hasi zan proposamen hau, Necocheako Euskal Etxeak 2004tik aurrera atontzen Hator Hona proiektua oinarri hartuta. Deialdi honek Argentinako euskal komunidadeko kideak ezagutzeko aukerea emon nahi dau, distantzian euskal kultuerari zelan eusten jakon eta zabaltzen dan itsasoaren alde bietako esperientziak konpartidu ahal izateko.

Proiektua Euskal Etxearen eraikinean egiten da, Villa Marian, Cordoban. Hamabost eguneko egonaldian, erakundeko gazteen familiek eskainiko dabe lo egiteko lekua eta otorduak familiek nahiz euskal etxeak emongo ditue.

Gazteek honako baldintzak bete behar ditue: Euskaldunak izatea, 20 eta 30 urte bitartekoak, euseaera eta gaztelaniaz berba egitea eta gitxienez honako arlo bietan ezagutzak izatea: euskal jantzak, euskerea, euskal kirola, sukaldaritzea eta euskal musikea. Ez da beharrezkoa ezelako diplomarik eukitea, ezinbestekoa dana ezagutza horreek zabaltzeko gogoa da. Parte-hartzaileek aitatutako egunetan Argentinara etorteko aukerea izan behar dabe. Azkenik, Euskal Herrira bueltaukeran, jarduerea ezagutarazo eta zabaltzeko eskatuko jake.

Gazteek Argentinarako hegaldia pagau beharko dabe (joan-etorria), baita asegurua be. Programeagaz zerikusia daben gastuak euskal etxearen esku dagoz otorduak, materialak eta bestelakoak), 15 egunetan zehar.

Aurreko edizinoetan gure neguko oporrak (Euskal Herriko udako oporrak) erabilten genduzan programea egiteko, aurten esperientzia barritzeko asmoz, irailean-urrian egitea erabagi dogu, holan, gure programea Argentinan egiten dan euskal asteagaz lotu eta parte-hartzaileei esperientzia hori eskaintzeko.

Eskaerak 2022-ko abuztuaren 12ra arte jasoko dira.Hartu-emonetarako bideak: cvascovm@gmail.com // animazaitez.cvascovm@gmail.com

Behin deialdia zarratuta, emoitzak gure sare sozialetan argitaratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu