Hego Amerikako euskera ikasleek barnetegia egingo dabe

Bizkaie! 2022-01-17 09:01   Euskaldunak munduan

Batzuk Txiletik Zornotzara etorri dira, hilebeterako.

Zornotzako Barnetegia | Ikusi handiago | Argazki originala

Hego hemisferioan udako oporretan dagozala aprobetxauta, Hego Amerikan euskerea ikasten dabizan Txileko ikasle bi Euskal Herrira etorri dira, Zornotzako Barnetegian hilebete inguruko egonaldia egiteko, eta beste bederatzik online egingo dabe barnetegia, pandemiagaitik. Era horretara, urtean zehar ikasi dabena finkatu eta hizkuntzea praktikau ahal izango dabe.

Hego Amerikako hainbat unibersidadetan euskerea eta euskal kulturea ikasten dabizan personak dira, Etxepare Euskal Institutuaren bidez. Txileko Unibersidadean dabizan biak Zornotzara etorri dira. Barnetegia online egiten dabizanak La Platako Unibersidade Nazionaleko (Argentina), Errepublikako Unibersidadeko (Uruguai) eta Unibersidade Katolikoko (Txile) ikasleak dira.

Beste alde batetik, Euskerea Munduan programearen barruan, Hego Amerikan bertan euskera irakasleak trebatzeko 2022ko lehenengo ikastaro trinkoa aurrez aurre izango da, baina osasun egoerea oraindino ez danez guztiz segurua, ikastaroa hiru egoitzatan egingo da aldi berean: San Nicolaseko Euzkal Etxean, Bahia Blancako Union Vascan, eta uri horreetara bertaratu ezin dabenek FEVAren (Federación de Entidades Vasco Argentinas) Zoomaren bidez egin ahal izango dabe.

Barnetegia egingo daben ikasleak 2020ko urtarrilean hasi ziran euskerea ikasten eta gaur egun B1 mailea egiten dabiz. Etorkizunean nor bere uriko euskal etxean euskera irakasle izateko gaitasuna lortzea da helburua. Izan be, Euskerea Munduan programearen zeregin nagusia da mundu zabalean euskerea ikasi nahi dabenei laguntzinoa emotea, finantziazinoaren, materialaren eta irakasleen trebakuntzearen bidez. 

Gaur egun, euskal etxeetan 2.000 lagun inguru dabiz euskerea ikasten; mundu zabaleko unibersidadeetan, ostera, beste 1.800. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu