Zabalik dago euskera eta euskal kultura irakurle aurkezteko epea UCSB unibersidadean
2022-07-18 07:45 Euskaldunak munduanAbuztuaren 5ean amaituko da epea.
Etxepare Euskal Institutuak deiturik, abuztuaren 5eraino dago zabalik epea University of California Santa Barbara (UCSB) unibersidadean euskerea eta euskal kultura irakurle izateko aurkezteko. Hautatzen dan personeak 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilebetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan emongo ditu eskolak, holan bajagoko luzatzeko aukereagaz. Zuzkidurea, 22.500 eurokoa da. Kontratuaren luzapena urtez urte egin ahal izango jako, lau urtez gehienez. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 5ean amaituko da.
Interesatuek unibersidade gradu edo lizentzia euki beharko dabe, C1 maila (PL3) edo antzekoa euskeraz eta ingelesezko C1. Hobetsiko diran titulazinoak Euskal Filologia gradu edo lizentzia, Euskal Ikasketena edo Interpretaritzakoa (A hizkuntza: euskara), baita euskerearen 4. HE egiaztatuta izatea be.
Irakurlearen lanen artean izango dira euskerearen eta euskal kulturearen programa didaktikoa egitea; ekintza akademikoak atontzea euskerea ikertzeko eta euskal kulturea sustatzeko asmoz; eta lekuan lekuko irakasleak eta ikertzaileak euskerea, euskal kulturea eta antzeko gaiakaz zerikusia dauen guztian lagundu eta orientetea.
UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak Euskal Herriaren historia, kulturea eta hizkuntzearen irakaskuntzan eta ikaskuntzan egiten dau lan, besteak beste. Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan, UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak euskal gaiei buruzko ikerketa-proiektuak be sustatzen ditu.
Deialdiari buruzko informazino osoa dago hemen.
Kontaktua: irakurletzak@etxepare.eus edo (+34) 943 023 407
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!