Ipar Ameriketan bizi eta euskaldunen ondorengo berrogeita hamar bat gazte Euskadin dira

Bizkaie! 2023-07-10 12:42   Euskaldunak munduan

Euskerea ikasteko eta euskal kulturan sartzeko Ateak Ireki 2023 programeari esker.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buru Ana Otadui Ateak Ireki 2023 programearen barruan Goierriko harrera familiakaz Euskadin dagozan berrogeita hamar gazte inguru hartu ditu gaur Gernikako Batzar Etxean. Ekimen horren barruan, Ameriketako euskal diasporatik etorritako gazte talde batek hainbat aste emoten ditu udan Euskadin euskal kulturan sartu eta bertako familiakaz hartu-emonak estututen.

Ateak Ireki proiektuaren helburua Euskadiren eta Estadu Batuetako euskal komunidadeko gazteen arteko zubiak eregitea da. Aurton, 16 eta 25 urte bitarteko 54 gaztek hartuko dabe
parte, Batzen Euskal Komunidadearen Proiektu Dinamikak, Nabo-k (North American Basque Organizations) eta Goieki-k (Goierriko Garapen Agentzia) bultzatutako programan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak harrerea egin deutso taldeari foru Parlamentuan eta munduan zehar sakabanatuta dagoan euskal diasporearen zati txiki horren esperientzia personalak ezagutu ahal izan ditu. Otadui eurekaz ibili da Batzar Etxeko egoitza nagusietan, gaur bisitau daben lekuaren aparteko inportantzia historikoa azalduz, Iñaki Goirizelaia Batzen/Ateak Irekiko zuzendariagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu