'Eraldaroa', abenduaren 18an hasiko da Kanpoan diran Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Biltzarra
2023-12-18 11:28 Euskaldunak munduanAbenduaren 18tik 21era egingo da.
'Eraldaroa' goiburupean dator astelehenean hasiko dan Donostian Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra. Abenduaren 18tik 21era, munduan euskal etxerik daben 25 herrialdeetako eta Eusko Jaurlaritzearen aurrean ofizial diran 197 euskal etxeetako ordezkariak deituta dagoz lau urtean behin egiten dan alkarretaratze honetara. 18 herrialdek baieztatu dabe dagoeneko euren partaidetzea, Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Espainia, AEB, Frantzia, Japonia, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelak.
Eusko Jaurlaritzeak jakinarazo dauenez, 'Eraldaroa' goiburuari eutsiz, Euskadi eguneratzeari buruzko gogoetea nahi dabe sustatu eta kanpoan dagozan komunidadeei buruz, horrek ahalbidetu daian epe ertain eta luzera Diasporearen aurreko politikak bideratzen segidu ahal izatea, diasporearen kontzeptua zabalduz eta nabarmenduz, Euskadirako dauen potentziala, asko baitira gaur egun Euskaditik urtetan daben gazteak nazinoarteko eskarmentu bila, eta ez nahitaez emigrazino tradizionalaren herrialdeetara, Europako eta munduko beste uri, eskualde eta herrialdeetara baino.
Diáspora tradizional eta garaikidea
"Aldi berean, Euskadik ez dio sekula utzi migranteen abegiko lekua izateari eta erronka demografiko gogor bat aurreikysten du datozen urteetan. Errealitate honek bultzatzen gaitu tresna berriak bideratzera kanpoan dauden euskaldunekin harremanetan sakontzen segitzeko, bai kanpoko euskal elkarte antolatuei dagokienez, eta baita Euskadin jaio eta gaur egun behin-behineko edo behin-betiko egoeran kanpoan dauden herritarrei dagokienez ere", diote Jaurlaritzatik.

Programea
Astelehenean, abenduaren 18a, instituzionala izango da, batetik, aurkezpen eguna, parte-hartzaileek norberak egiten dauen nabarmenena aurkezteko eguna. Holan egingo dabe federazino nazionalek (Argentina, AEB, Uruguai, Espainia eta Venezuela), baita gainerako herrialdeetako ordezkariek be. Londres eta Ingalaterrako Hotelean izango da, Urkullu Lehendakaria edegiera-saioko buru eta euskal instituzino eta gizarteko ordezkariak partaide izango diralarik. Kalakan musika-hirukoteak ipiniko deutso kolorea egunaren hasiereari, baita egunaren amaieran Tabakaleran egingo dan kultur ekitaldian be.
Ondoko lan-egun biak Kursaalen izango dira. Abenduaren 19an, ordezkari eta gonbidatuek eztabaidagai izango ditue 'Euskal Etxeen sarea' (egungo egoerea, legedia, autorpena eta erregistroa), 'Diasporizatzea' (Euskal Diasporearen Eguna, Artxiboa, nazinoarteko sareak, dibulgazinoa, hezkuntza sistema, talentua) 'Programak I' (dirulaguntzak Euskal Etxeei). Euretako bakotxean lekua egongo da proposamenak aurkeztu eta eztabaidarako. Taldekako gaiak orokorrera ekarriko dira eta ondoren hiru berbaldiri egingo jake tartea, 'Zazpigarren alabak euskaraz nahi eta ahal (Euskerearen bilakaerea Araban)', 'Bardintasun politikak' eta 'Euskal Diasporearen Artxiboa'.
Eguatenean, abenduaren 20an, bigarren lan-egunak honako gaiak plazaratuko ditu: 'Programak II eta Hiritartasuna' (Gaztemundu, eskualde bilerak, programa asistentzialak, itzulerea), Mobikortasuna eta komunikazinoa (Egungo euskal emigrazinoa, bestelako errealidadeak eta komunikazinoak) eta Etxepare Euskal Institutua (Euskerea Munduan) eta, bazkalostean gaiak guztien aurrera ekarri ondoren, berbaldi bi 'Euskal erakundeen arkitekturea eta Kontzertu Ekonomikoa' eta 'Euskadi Turismo'.
Azkenik, eguenean, abenduaren 21ean —San Tomas eguna eta Donostian egun berezia Eguberri aurreko azoka tradizionalarekin—, el JUEVES 21 DE DICIEMBRE — programa LOndres eta Ingalaterrako Hotelera itzuliko da, bertan egingo baita 2024-2027 Lau urteko Plan Proposamenaren irakurketa eta onarpena, eta Biltzarrak bere hiru ordezkariak hautatuko ditu Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzorderako, azkenik Biltzarren Itxierari ekiteko.
Asteleheneaogrn, abenduaren 18a, instituzionala izango da, batetik, aurkezpen eguna, parte-hartzaileek norberak egiten dauen nabarmenena aurkezteko eguna. Holan egingo dabe federazino nazionalek (Argentina, AEB, Uruguai, Espainia eta Venezuela), baita gainerako herrialdeetako ordezkariek be. Londres eta Ingalaterrako Hotelean izango da, Urkullu Lehendakaria edegiera-saioko buru eta euskal instituzino eta gizarteko ordezkariak partaide izango diralarik. Kalakan musika-hirukoteak ipiniko deutso kolorea egunaren hasiereari, baita egunaren amaieran Tabakaleran egingo dan kultur ekitaldian be.
Ondoko lan-egun biak Kursaalen izango dira. Abenduaren 19an, ordezkari eta gonbidatuek eztabaidagai izango ditue 'Euskal Etxeen sarea' (egungo egoerea, legedia, autorpena eta erregistroa), 'Diasporizatzea' (Euskal Diasporearen Eguna, Artxiboa, nazinoarteko sareak, dibulgazinoa, hezkuntza sistema, talentua) 'Programak I' (dirulaguntzak Euskal Etxeei). Euretako bakotxean lekua egongo da proposamenak aurkeztu eta eztabaidarako. Taldekako gaiak orokorrera ekarriko dira eta ondoren hiru berbaldiri egingo jake tartea, 'Zazpigarren alabak euskaraz nahi eta ahal (Euskerearen bilakaerea Araban)', 'Bardintasun politikak' eta 'Euskal Diasporearen Artxiboa'.
Eguatenean, abenduaren 20an, bigarren lan-egunak honako gaiak plazaratuko ditu: 'Programak II eta Hiritartasuna' (Gaztemundu, eskualde bilerak, programa asistentzialak, itzulerea), Mobikortasuna eta komunikazinoa (Egungo euskal emigrazinoa, bestelako errealidadeak eta komunikazinoak) eta Etxepare Euskal Institutua (Euskerea Munduan) eta, bazkalostean gaiak guztien aurrera ekarri ondoren, berbaldi bi 'Euskal erakundeen arkitekturea eta Kontzertu Ekonomikoa' eta 'Euskadi Turismo'.
Azkenik, eguenean, abenduaren 21ean —San Tomas eguna eta Donostian egun berezia Eguberri aurreko azoka tradizionalarekin—, el JUEVES 21 DE DICIEMBRE — programa LOndres eta Ingalaterrako Hotelera itzuliko da, bertan egingo baita 2024-2027 Lau urteko Plan Proposamenaren irakurketa eta onarpena, eta Biltzarrak bere hiru ordezkariak hautatuko ditu Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzorderako, azkenik Biltzarren Itxierari ekiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!