Espedizinoaren ekuadorea gaindituta, Gipuzkoan dagoz

Bizkaie! 2024-07-17 13:53   Euskaldunak munduan

Dagoeneko, 213 km egin ditue Jzioquitarrek.

Gasteiz, Izarra, Araia, Zerain eta Tolosa. Horrek izan dira azken egunetako helmugak, poliki-poliki gaindituak. Horreen artean, ganera, Izarra aurtengo helmuga barria izan da.

Otogoienetik Ganaltoko Kurutzeko gailurra egin eben eta bertatik Izarrara, parebako etapea. Betiko lez, jarduera ugari egin ditue bitartean: Errekaleorreko bisita gidatua, AfroDance ikastaroa gorputz guztia ondo mobiduteko, Lur Errekondo eta Oihana Fernandez de Barrena harri-jasotzaile eta aizkolarien berbaldia, Aroa Arrizubieta eta Samu Rodriguezen bertso saioa, Viñaspregaz inprobisazino ariketea, Duplako kideen ezusteko aurkezpena eta familien bisitea.

Ganera, hilaren 15a egun berezia izan zan: Jzioquitarrak San Adrianera, euripean igoten ziran bitartean, Zeraingo herritarrak goizean goizetik aterpean batu ziran afaria kozinetako: pasta ensaladea, patata tortilea, oilasko-hegalak, gaztaia eta Segurako txorizoa. Duda barik, espedizinoan erdia egin eta aurrera jarraitzeko hauspoa izan zan, bihotzez eskertu eutsen Zeraingo herriari!

Atzo, hilak 16, Tolosara heldu eta harrerea egin eutsen bertako udalak. Andu Martinez de Rituerto alkateak gazteei ondoetorria emon eta Tolosak eskaintzen dauena aurkeztu eutsen. Gaur, deskantsu eguna danez, Tolosan izango dira, besteak beste Geruzak proiektua ezagutzeko, Iñaki Artola pelotariagaz kirolaren etorkizunaz hausnartzeko eta Osasun sexuala eta erreprodukzinoa tailerra egiteko.

Bihar, hilak 18, Oiartzunera autobusez joango dira eta bertan etapea hasiko dabe Lesakara bidean, Nafarroako iparraldea ezagutzeko asmoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu