Euskera azterketak egin ditue Buenos Aires, Madril eta Bartzelonako 74 ikaslek

Bizkaie! 2022-12-23 09:54   Euskaldunak munduan

Etxepare Institutuaren Euskara Munduan programea mundu osoko euskal komunidadeetara heltzen da.

Atzerrian euskerea bultzatzeko Etxepare Euskal Institutuak martxan dituan ekimenen artean, euskal etxeetan eta diasporako beste euskal komunidade batzuetan euskera mailea egiaztatzeko azterketak dagoz. Madrilen eta Bartzelonan urtero egiten dira; Buenos Airesen, ostera, lantzean behin, adibidez aurten bertan. Euskara Munduan programearen bidez egiten da lan hori.

Hiru uri horreetan euskerea ikasten dabizan 74 ikasle aurkeztu dira azterketetara lehenengo deialdian, B1, B2, C1 eta C2 mailetan. 24k gainditu dabe.

Bartzelonan, 15 lagun aurkeztu eta bostek lortu dabe euren mailako ziurtagiria. Madrilen, 39 aurkeztu eta 12k gainditu dabe. Azkenik, Buenos Airesen, 20 ikaslek egin dabe probea, eta zazpik gainditu.

Ondoren, Bartzelonan eta Madrilen bigarren deialdia be antolatu dau Etxeparek. 43 lagun aurkeztu dira guztira, eta 13k gainditu dabe: Bartzelonan 13tik zazpik eta Madrilen 25etik seik.

Mailei jagokenez, lehenengo eta bigarren deialdiak kontuan hartuta, C1 mailako titulua eskuratu dabe 14 ikaslek, B2koa 13k eta B1ekoa bederatzik. Ganera, gorengo mailea dan C2 titulua lortu dabe hautagai bik.

Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programeak atzerriko euskal giza kolektibidadeen artean euskerearen ezagutzea bultzatzea dau helburu. Euskal Etxeetan emoten diran eskolak diruz lagundu eta materialez horniduteaz gan, irakasleei trebakuntzea emoten jake. Azterketak egin dituen ikasleetako batzuek, hain zuzen be, irakasle lanei ekingo deutse orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu