Euskal Diasporea Durangoko Azokan egongo da

Iratxe Ormatza 2006-11-24 01:00   Euskaldunak munduan

Jakina, www.bizkaie.biz aldizkari elektronikoa Durangoko Liburu eta Disko Azokan egongo da, baita Euskal Herriko argitaletxeak be. Eta horreekaz batera, euskal diasporeak be bere lekua izango dau. Ganera, aurten, Azokearen gaia biajeak izango dira, eta, halan ba, mundua azokan bertan izango dogu.

Jakina, www.bizkaie.biz aldizkari elektronikoa Durangoko Liburu eta Disko Azokan egongo da, baita Euskal Herriko argitaletxeak be. Eta horreekaz batera, euskal diasporeak be bere lekua izango dau. Ganera, aurten, Azokearen gaia biajeak izango dira, eta, halan ba, mundua azokan bertan izango dogu.

Eneko Etxebarria eta Miyuki Okabe munduari bueltea emoten dabilz. 2005ean Gasteiztik urten eben eta Lisboara joan ziran, eta handik Ushuiara. Ameriketan hego mutur-muturrean dagoan herritik gora egin dabe, eta daborduko Brasilen dabilz. Hamar urterako biajea antolatu dabe Eneko Etxebarria euskaldunak eta Miyuke Okabe japoniarrak. Etxebarriak aurretik egin eban biaje batean ezagutu eben alkar. Eta orain alkarregaz ekin deutsie munduari bueltea emoteari. Azokan bertan aukerea egongo da euren barri izateko eta eurakaz berba egiteko. Oreka TX-ekoak Japonian, Laponian, Mongolian eta Saharan, ibili dira txapalapartea lagun. Horren harira, dokumental bat osotu dabe, Donostiako Zinemaldian estrenau dabena, eta Durangon ikusgai egongo da.

Ibilbide eta abentura baten dokumentala da ‘¡Gora Vasco!, Milonga de temple y carretilla’. Roberto Arizmendi argentinarrak Guillermo Larregi euskaldunak egindako balentria kontetan dau: apostu bat egin eta gero milaka kilometro egin ebezan Patagoniatik Buenos Airesera, orgatilla bategaz.

Udan Albeola alkartekoak Quebecera joan ziran. Euskaldunek XVI. mendean Ternuan arrantzan egiten ebeneko txalupa bat eregi eta bertako uretan ibili ziran sei astetan. Patroia eta sei lagun Albeolakoak ziran, Jon Maia tartean, eta han batu jaken amerindiar bat. Horren inguruan albeolakoek liburua osotu dabe, eta Jon Maiak idatzi. Liburu hori Azokan egongo da.

Beste alde batetik, diasporako euskal ikasketen zentroa dogu Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies. Aurten be, Azokan stand bat izango dabe urtean argitaratutako liburuakaz, danak be euskal diasporeari lotutakoak. Azkenik, Euskal Herrian egiten daben arren, begiradea euskal diasporan izaten dabe euskalkultura.com aldizkari elektronikoa egiten dabenek. Eta, lehengo aldiz, Durangon izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu