Kaliforniako gobernadoreorde aukeratu dabe John Garamendi

Iratxe Ormatza 2006-11-09 01:00   Euskaldunak munduan

AEBetan, martitzeneko hauteskundeetan alderdi demokratako John Garamendi aukeratu dabe Kaliforniako gobernadoreorde. Tom Mac Clintock hautagai errepublikarragaz lehia estua izan dau Garamendik baina azkenean, botoen % 49,5 lortu ebazan Garamendik eta % 44,9, barriz, Mac Clintockek.

Euskaldunen ordua Urugain, Alberto Irigoienen eta Xabier Irujoren eskutik

Iratxe Ormatza 2006-11-08 01:00   Euskaldunak munduan

Alberto Irigoien eta Xabier Irujo euskal diasporearen ganeko ikerketetan murgilduta ibili dira azken urteetan. ‘La hora vasca del Uruguai’ euren beharren emoitzea da, beste bat. Montevideoko ‘Euskal Erria’ euskal etxean aurkeztu dabe oraintsu liburua.

Josu Landa caracastarraren poema liburuak aurkeztu dabez Mexiko DFn

Iratxe Ormatza 2006-10-31 01:00   Euskaldunak munduan

Josu Landa idazlea (Caracas, 1953) ezaguna da Mexikoko idazleen artean eta hareekaz inguraturik aurkeztu dauz joan dan astean poema liburu bi: ‘Treno a una mujer que se fue con el tiempo’ eta ‘Estros. Antologia poetica’.

Carlos Peña tolosarrak uger zeharkatuko dau Mar Chiquita lakua

Iratxe Ormatza 2006-10-16 02:00   Euskaldunak munduan

Carlos Peña ugerlariak hainbat herritako lakuak zeharkatu ditu uger. Urriaren 16an hasi da eta hurrengo egunetan 100 kilometro egingo ditu Argentinako Mar Chiquita lakuan.

Georgia eta Euskal Herriaren arteko ahots-zubia

Iratxe Ormatza 2006-10-03 02:00   Euskaldunak munduan

Maddi Oihenart, Celine Mounole, Kattalin Indaburu kantariak eta Philippe Albor musikaria Georgian izan dira bira bat egiten. Irailaren 27tik 29ra parte hartu dabe Georgiako Polifoniaren III. Topaketetan eta 30ean eta urriaren 1ean kontzertuak eskaini ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Idazleen bidea Esloveniara be heldu da

Iratxe Ormatza 2006-09-19 02:00   Euskaldunak munduan

Esloveniako Vilenica Nazinoarteko Literatura Jaialdira konbidau dabez euskaldun idazleak. Ez dira gitxi joan diranak, hareen artean egon dira Harkaitz Cano, Marijo Olaziregi, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Kirmen Uribe eta Juan Ramon Makuso. Jaialdian tarte bat euskal literatureari eskaini deutse eta horren harira joan dira idazleak.

Euskerea entzungo da Buenos Aireseko Unibersidadean

Iratxe Ormatza 2006-09-05 02:00   Euskaldunak munduan

Argentinan euskal etxeek aspalditik eskaintzen dabe euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea. Oraingo ikasturtetik aurrera, aukerea zabaldu dabe Buenos Aireseko Unibersidadera. Ezinbestean, beharraren ondorioa izan da. FEVAk eta unibersidadeak berak behar egin izan dabe ikasleei euskerea eta euskal kulturea irakasteko eskaintza hur izateko.

Castelliko (Argentina) Euskal Etxe barriak Zuzendaritzea aukeratu dau

Iratxe Ormatza 2006-09-04 02:00   Euskaldunak munduan

Orain dala gitxi Argentinako Rio Gallegoseko euskal etxea eratu barri dala jakinarazo genduan. Oraingoan, Castelliko euskal etxearen barri emongo dogu. Castelli Buenos Aires probintziaren barruan dago eta 7.852 biztanle daukaz.

Euskal Herrian egindako pelikulak Santiago de Txilen erakutsiko ditue

Iratxe Ormatza 2006-08-30 02:00   Euskaldunak munduan

Aurten laugarren urtea da Santiago de Txilen Euskal Zinearen Erakustaldia egiten dabena. Abuztuaren 24an hasi zan eta irailaren 5era arte iraungo dau. Bertako Unibersidade Katolikoak eta Txileko Euskal Ordezkaritzeak antolatuta, Unibersidade Katolikoko zinema-aretoan emongo ditue filmak.

‘Gora Vasco, milonga de temple y carretilla’

Iratxe Ormatza 2006-08-29 02:00   Euskaldunak munduan

Horixe da Santa Cruzen filmau daben dokumentalaren izena. Roberto Arizmendik Guillermo Isidore Larregiren balentria filmau barri dau, eta orain Argentinan eta Txilen be erakutsiko dau. Arizmendiren amesa da gerora Euskal Herrira be ekartea.

‘Hegoalde Argentinarra’ euskal etxea sortu dabe Rio Gallegosen, Argentinan

Iratxe Ormatza 2006-08-28 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal etxeak sortzeko arrazoiak egon badagoz, oraindino be. Txinan orain dala urtebete inguru, enpresek eroandako langileek euskal etxea sortu eben. ‘Hegoalde Argentinarra’ etxearen sortzaileak, ostera, ez dira oraintsu joandakoak.

Sao Pauloko euskal etxea sarean

Iratxe Ormatza 2006-07-28 02:00   Euskaldunak munduan

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeak, beste euskal etxe askoren antzean, bere lekua sortu dau Interneten. Berrogeita bederatzi urte bete barri ditu eta bakarra da Brasilen.

Emigrazinoaren eta Erbestearen Museoa

Iratxe Ormatza 2006-07-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoz eta euskal etxeen ekinbidez sortuko dan museoak euskal diasporearen ganeko Urazandi proiektuaren barruan batutako materiala hartuko dau.

‘Euskalduna eta uruguaitarra sentiduten naz, maila berean’

Iratxe Ormatza 2006-07-12 02:00   Euskaldunak munduan

Erbesteratuta joan zan Agurtzane Aguadoren aita Uruguaira; gero, ama eta Agurtzane joan ziran. Aguadoren esanetan, ahotsagaz bai baina boto barik joan zan, umea zalako. Berak argi dauka herri bi daukiezala: jaiotzazkoa eta adopzinokoa.

Maskaradak Ipar Ameriketan estreinauko dau ‘Gernika’ koadroaren ganeko antzezlana

Iratxe Ormatza 2006-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Maskarada antzeztaldeak 'Gernika' koadroa gogoan hartu dau Ipar Ameriketan estreinauko dauen proiektua sortzeko. Picassok lana egiteko enkargua jaso ebaneko egoereari eta haren egitasmoa gauzatzeko prozesuari heldu deutse.

Fernando Villena pintorea Ameriketan

Iratxe Ormatza 2006-06-16 02:00   Euskaldunak munduan

Garagarrilaren 9an, New Jerseyko Chelsean dagoan '31 North' galerian 'kolore/Linea eta Forma' erakusketea zabalduko dau.

Forma organikoak eta arkitektonikoak dira Villenak lantzen dituan gaiak.

Euskal bidaiak Bideak agentziaren eskutik

Iratxe Ormatza 2006-06-07 02:00   Euskaldunak munduan

Bideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.

Nazinoarteko Animazino Forumera joango dira Pausoka eta Dibulitoon produzino-etxeak

Iratxe Ormatza 2006-06-05 02:00   Euskaldunak munduan

Pauen (Frantzian) irailean egingo da Europako Cartoon Forum, produkzino-etxeek alkar ezagutzeko eta alkarren arteko finantzazino-bideak eratzeko helburuagaz.

Buruz burukoa Internetez

Iratxe Ormatza 2006-06-02 02:00

Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko esku pelotako buruz buruko finala Internetez eskainiko dau EITBk.