Euskal bidaiak Bideak agentziaren eskutik
2006-06-07 02:00 Euskaldunak munduanBideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.
Bideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.
Agentziak nabarmentzen dau helmugara ailegetea ez dala horren inportantea. ‘Garrantzitsua bidea bera da, bitartean ondo pasetea’. Taldean joateko biajeak egiten dabez, lekuak ikusteko eta, batez be, jentea ezagutzeko, bertan bizi diranak ezagutzeko. Bideak noranzko bi daukaz, eta alkartruke moduan eratzen dabez biajeak: Euskal Herritik kanpora eta kanpotik Euskal Herrira.
Horretarako, bai kanpoan bai berton, ‘idazleak, sukaldariak, artistak, poetak... bizi diran herriak erakusten jakez kanpotik etorritakoei’. Holan ba, diasporako kideen ekarpenak ezinbestekoak dira bideari eusteko. Izan be, hareekaz batera egiten dabe biajea Euskal Herritik joandakoek.
Aurrera begira, Cordoban (Argentina) urrian egingo dan Euskal Asterako biajea preparetan dabiz. Agentziako arduradun Jasone Gezuragak adierazo dau Cordoba ingurua ikusi gura dabela, hango jentea ezagutu eta hareekaz ondo pasetako, hain urrunetik be Euskal Herriko tradizinoa, kulturea eta hizkuntzea duintasunez gorde eta begirunez hartzen dauen jenteagaz egoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!