Euskerea entzungo da Buenos Aireseko Unibersidadean
2006-09-05 02:00 Euskaldunak munduanArgentinan euskal etxeek aspalditik eskaintzen dabe euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea. Oraingo ikasturtetik aurrera, aukerea zabaldu dabe Buenos Aireseko Unibersidadera. Ezinbestean, beharraren ondorioa izan da. FEVAk eta unibersidadeak berak behar egin izan dabe ikasleei euskerea eta euskal kulturea irakasteko eskaintza hur izateko.
Argentinan euskal etxeek aspalditik eskaintzen dabe euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea. Oraingo ikasturtetik aurrera, aukerea zabaldu dabe Buenos Aireseko Unibersidadera. Ezinbestean, beharraren ondorioa izan da. FEVAk eta unibersidadeak berak behar egin izan dabe ikasleei euskerea eta euskal kulturea irakasteko eskaintzea hur izateko.
Lehen ikastaroa irailean hasi eta zemendian amaituko da. Gerora begira, ikastaroak lau hilebetekoak izatea espero da. Teresa Zabaleta Arrecifekoa izango da ikastaroaren arduraduna. Hizkuntzea kulturarako bidea izango da, eta, alderantziz be, kulturea euskerarako bidea. Ikasleek hainbat egoeratan euskerea erabilten ikasi eta, horren bidez, Euskal Herriko kulturea jorratuko dabe. Ganera, hartu-emonak izango ditue FEVAko ikastaroetan dabilzanakaz. Holan ba, ikastaro aktiboa izango da.
Euskal Herriko historia, gaur egungo egoerea eta ohiturak berbabide izango dira. Adibide moduan baserria hartuko dabe, ikusteko oinordetzeak izandako ondorioak eta paisajea bera zelan moldatu dan. Euskal Herria bai, baina Argentina be ikastaroetan izango da. Gaur egun euskaldunek eta ondorengoek sortu izan dituen instituzinoen, euskal etxeen... barri emongo dabe. Eta aitatu dan moduan, bazkideakaz hartu-emonak izango ditue. FEVAk berak, ikastaroa antolatzen laguntzeaz gan, ikasleei lagunduko deutsie eta matrikulearen % 50 ordainduko deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!