Euskal Herrian egindako pelikulak Santiago de Txilen erakutsiko ditue

Iratxe Ormatza 2006-08-30 02:00   Euskaldunak munduan

Aurten laugarren urtea da Santiago de Txilen Euskal Zinearen Erakustaldia egiten dabena. Abuztuaren 24an hasi zan eta irailaren 5era arte iraungo dau. Bertako Unibersidade Katolikoak eta Txileko Euskal Ordezkaritzeak antolatuta, Unibersidade Katolikoko zinema-aretoan emongo ditue filmak.

Pelikula luzeen artean, Telmo Esnal eta Asier Altunaren ‘Aupa, Etxebeste!’, Juanma Bajo Ulloaren ‘Fragil’, Patxi Barcoren ‘El final de la noche’ eta Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalaren ‘Si, quiero…’ erakutsiko ditue. Film laburrek be lekua izango dabe, eta Kimuak egitasmoaren barruan sorturikoak emongo ditue. Danetara, sei film labur izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu