Maskaradak Ipar Ameriketan estreinauko dau ‘Gernika’ koadroaren ganeko antzezlana

Iratxe Ormatza 2006-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Maskarada antzeztaldeak 'Gernika' koadroa gogoan hartu dau Ipar Ameriketan estreinauko dauen proiektua sortzeko. Picassok lana egiteko enkargua jaso ebaneko egoereari eta haren egitasmoa gauzatzeko prozesuari heldu deutse.

Maskarada antzeztaldeak 'Gernika koadroa gogoan hartu dau Ipar Ameriketan estreinauko da'uen proiektua sortzeko. Picassok lana egiteko enkargua jaso ebaneko egoereari eta haren egitasmoa gauzatzeko prozesuari heldu deutse.

‘Picasso 1937’ izena dauka antzezlanak. Bertan, Maskaradak pintoreak eskaerea jaso ebaneko egoerea eta koadroa zelan sortu zan islatu gura izan dau. Sasoi haretan Parisen bizi zan, 36ko gerrea hasita egoan eta errepublikarrek munduari adierazo gura eutsen nazinoartean ez ebela laguntzinorik jasoten. ‘Condor’ leginoak Gernika bonbardeau ebanean, Picassok koadrora eroan eban faxisten indarkeria, herriaren babes faltea eta sufrimentua.

Ipar Ameriketan estreinauko dabe Maskaradakoek lana, bagilaren 24an Miamin (Florida, AEB). Bagilaren 30ean Vancouverren (Kanada) antzeztuko dabe, hango ‘Zazpiak Bat’ Euskal Etxearen eskutik. Eta garagarrilaren 14an Texaseko (AEB) Midland Theatrefest nazinoarteko jaialdian parte hartuko dabe. Izan be, antzerki munduan proiektuaren barri emon eben momentutik interesa biztu eban beharrak. Texaseko Midland jaialdiko antolatzaileak hartu-emonetan jarri ziran antzerki taldeagaz, eta hor sortu zan AEBetan estreinetako abagunea.

Maskadradako Carlos Panerak esan dau Picassoren koadroak AEBetan oihartzun handia izan dauela eta badaukala gaur egun be. Izan be, politiko errepublikarrek 36ko gerran eta gerraostean Gernika ikurtzat erabili eben jazotakoaren barri emoteko eta laguntzinoa eskatzeko.

Obrea antzeztuko daben aktoreak honeek dira: Iñaki Urrutia, Gorma Minguez, Alfonso Diez, Josune Carracedo eta Imanol Rodriguez. Ameriketatik bueltea egin ostean, urriaren 27an Madrilen izango dira eta abenduaren 4an Bilboko Arriaga Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu