Kaliforniako gobernadoreorde aukeratu dabe John Garamendi

Iratxe Ormatza 2006-11-09 01:00   Euskaldunak munduan

AEBetan, martitzeneko hauteskundeetan alderdi demokratako John Garamendi aukeratu dabe Kaliforniako gobernadoreorde. Tom Mac Clintock hautagai errepublikarragaz lehia estua izan dau Garamendik baina azkenean, botoen % 49,5 lortu ebazan Garamendik eta % 44,9, barriz, Mac Clintockek.

AEBetan, martitzeneko hauteskundeetan alderdi demokratako John Garamendi aukeratu dabe Kaliforniako gobernadoreorde. Tom Mac Clintock hautagai errepublikarragaz lehia estua izan dau Garamendik baina azkenean, botoen % 49,5 lortu ebazan Garamendik eta % 44,9, barriz, Mac Clintockek.

John Garamendiren arbasoak lekeitiarrak izan ziran; goberbadoreorde aukeratu barriaren aititak Lekeitiotik Ameriketarako bidea egin eta han geratu zan. Lobea Kaliforniako arrantxo batean jaio zan, eta bidea egin dau politikagintzan, 1972an Alderdi Demokratan sartu zanetik.

Arnold Schwarzenegger (lehen aktore eta orain politikari) beste lau urterako aukeratu barri dabe Kaliforniako gobernadore. Agintea berak dauka, eta Garamendi bigarren izan arren, Schwarzeneggerren itzalean egin beharko dau behar. Aurretik be, Kaliforniako estaduan behar egin dau Garamendik. Orain arte estaduko Aseguruen Sailburua izan da, eta estaduko aseguruen eta gizarte-segurantzaren ardurea euki dau. Izan be, ingurumena jagotea eta osasun zerbitzua herritarren artean zabaltzea izan dira bere politikearen ardatzak. AEBetatik kanpora, Etiopian eta Kongon egin izan dau behar gobernuz kanpoko erakundeakaz Patti andreagaz batera, Eritrearen kontrako gerrearen osteko bake akordioak ezartzeko, 1998tik 2000era. Oraintsu arte, antzeko lana egiten ibili da Kongon.

Beste alde batetik, Idahon euskaldun ondorengoen komunidade handia dago eta bertan Ben Isursa Estaduko idazkaria izateko aukeratu dabe; izan be, bera da postu horretara aurkeztu dan bakarra. Aurretik, Pete Zenarrusak bete eban lanpostua, eta bere ekimenaz atara eban Euskal Herriaren eskubideen aldeko aldarrikapena. Idahoko Diputaduen Ganberarako Emmet Carlos Bilbao be aukeratu dabe, eta Isursaren antzera, bera izan da 11 Barrutiko B Diputadurako aurkeztu dan bakarra. Euskal komunidadearen indarra handia da estaduan. Dakizuenez, joan dan martian Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko adierazpen instituzionala egin eben Idahon.

Informazino gehiago: www.garamendi.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu