Castelliko (Argentina) Euskal Etxe barriak Zuzendaritzea aukeratu dau

Iratxe Ormatza 2006-09-04 02:00   Euskaldunak munduan

Orain dala gitxi Argentinako Rio Gallegoseko euskal etxea eratu barri dala jakinarazo genduan. Oraingoan, Castelliko euskal etxearen barri emongo dogu. Castelli Buenos Aires probintziaren barruan dago eta 7.852 biztanle daukaz.

Orain dala gitxi Argentinako Rio Gallegoseko euskal etxea eratu barri dala jakinarazo genduan. Oraingoan, Castelliko euskal etxearen barri emongo dogu. Castelli Buenos Aires probintziaren barruan dago eta 7.852 biztanle daukaz.

Abuztuaren 15ean euskal etxea sortu eben. Batzen eta eztabaidatzen urtebete emon dabe Castelliko euskaldunek euskal etxe bat sortzeko amesagaz. Zikloa amaitu dabe ta orain batzar hareek guztiek frutua emon dabe. Euskal etxea sortu eta zuzendaritzea aukeratu dabe. Hemendik aurrera bestelako beharrak daukiez beteteko, FEVAn (Argentinako Euskal Etxeen Federazinoa) sartzeko betebeharrekoak egin eta Eusko Jaurlaritzako euskal etxeen zerrendan izena emon. Izan be, horreen bien bidez, aukerea daukie jarduerak egiteko, beste euskal etxeakaz hartu-emonak izateko eta diru-laguntzinoak eskuratzeko.

Ehunekoa beteten ez badabe be, hortxe bueltan dabilz euskal etxean izena emon dabenak. Castelliko jaiak zirala-eta, euskal etxearen inguruan hainbat ekitaldi antolau ebezan eta Cesar Arredondok euskal nazinoaren ganean berbaldi bat emon eban. Antolatzaileek uste dabe berbaldiak eta egin dabezan ekitaldiek gogoa biztuko deutsela beste euskaltzale eta euskaldun ondorengoei, eta, bide horretatik, bazkideen kopurua handituko dala.

Amalia Teresa Oiarbide dogu euskal etxeko zuzendaria. Berak hartu dau orain dala berrogeita hamar urte bere aititak Andoainetik joan eta gero bertan antolatzen ebazan euskal ekitaldien lekukoa. Sasoi haretan, euskaldunak batu, jantzaldiak antolatzen eta jaiak egiten ebezan. Halanda be, ez eben inoz euskal etxea eratu. Orain heldu da horretarako ordua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu