Idazleen bidea Esloveniara be heldu da
2006-09-19 02:00 Euskaldunak munduanEsloveniako Vilenica Nazinoarteko Literatura Jaialdira konbidau dabez euskaldun idazleak. Ez dira gitxi joan diranak, hareen artean egon dira Harkaitz Cano, Marijo Olaziregi, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Kirmen Uribe eta Juan Ramon Makuso. Jaialdian tarte bat euskal literatureari eskaini deutse eta horren harira joan dira idazleak.
Esloveniako Vilenica Nazinoarteko Literatura Jaialdira konbidau dabez euskaldun idazleak. Ez dira gitxi joan diranak, hareen artean egon dira Harkaitz Cano, Marijo Olaziregi, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Kirmen Uribe eta Juan Ramon Makuso. Jaialdian tarte bat euskal literatureari eskaini deutse eta horren harira joan dira idazleak.
Ganera, bertan eslovenierara itzulitako ipuinen antologia aurkeztu dabe. ‘Etzikoak’ izena dauka antologiak eta bertan parte hartu dabe Jon Mirandek, Gabriel Arestik, Ramon Saizarbitoriak, Anjel Lertxundik, Bernardo Atxagak, Miren Lourdes Oñaederrak, Rikardo Arregik, Kirmen uribek, harkaitz Canok, Unai Elorriagak eta Igor Estankonak. Liburuaren sarrerea Marijo Olaziregik idatzi dau.
Bernardo Atxaga be Vilenica jaialdian egon da. ‘Soinujolearen semea’ liburua eslovenierara itzuli barri dabe eta horregaitik egin dau han liburuaren aurkezpena. Liburuez eta aurkezpenez gain, berba egiteko aukerea be izan dabe. ‘Euskaraz egile izatea, gaur eta bihar’ izeneko mahainguruan parte hartu dabe idazle euskaldun eta esloveniarrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!