Euskaldunen ordua Urugain, Alberto Irigoienen eta Xabier Irujoren eskutik

Iratxe Ormatza 2006-11-08 01:00   Euskaldunak munduan

Alberto Irigoien eta Xabier Irujo euskal diasporearen ganeko ikerketetan murgilduta ibili dira azken urteetan. ‘La hora vasca del Uruguai’ euren beharren emoitzea da, beste bat. Montevideoko ‘Euskal Erria’ euskal etxean aurkeztu dabe oraintsu liburua.

Alberto Irigoien eta Xabier Irujo euskal diasporearen ganeko ikerketetan murgilduta ibili dira azken urteetan. ‘La hora vasca del Uruguai’ euren beharren emoitzea da, beste bat. Montevideoko ‘Euskal Erria’ euskal etxean aurkeztu dabe oraintsu liburua.

Liburuan euskal diasporeak Uruguain egindako beharra azaldu dabe. Guztira 135 urte aztertu dabez, 1825etik 1960ra arte. Urugai garrantzi handikoa izan da Euskal Herriko mugatik harago eratu izan dan abertaletasunean. Bertan Hegoameriketako lehenengo euskal etxea sortu eben 1876an: ‘Laurac bat’. Bertan sortu eben, baita, Ameriketako lehenengo euskal aldizkaria: ‘Laurac bat’, 1877an. Eta, azkenik, bertan sortu eben ipar eta hegoko euskaldunak batzen ebazan lehen euskal etxea: ‘Euskaldun Guztiak Bat’, 1882an. Horregaz batera, Urugain bertan be argitaratu zan ‘Euskal Erria’ aldizkaria, 1912tik 1960ra arte. Haxe izan zan euskal etxeek argitaratutako aldizkarien artean gehien iraun ebana.

Xabier Irujo Ametzaga Iruñean jaio izan arren, familia dala-eta euskal diasporeagaz lotura zuzena izan dau. Izan be, bere aitita Bingen Ametzaga izan zan, Venezuelan bizi izan zana eta, euskeraz idazteaz gan, itzulpen franko egin ebazan ingelesetik eta gaztelaniatik euskerara. Horren harira, Xabier Irujok aititaren lan guztiak ‘Itsaso aurrean’ liburuan batu dauz. Egun, Irujo Boise State Unibersityko euskal ikasketen burua da.

Alberto Irigoien Artetxe urugaitarra da, bertako diasporearen kide. Aitita Pedro Artetxe izan zan, Urugaira joandako bilbotarra eta Eusko Jaurlaritzako Urugaiko Ordezkaritzan behar handia egin eban bizi artean. Leizola lehendakariaren Jaurlaritzako ordezkaria izan zan Urugain. Alberto Irigoien, Adriana Padron urugaitarregaz batera, euskal etxeetako aldizkarien digitalizazinoa egiten dabil. Lehen digitalizazinoa goian aitatutako ‘Euskal Erria’ adlizkariarena izan zan.

Diasporearen ganean egin izan dabezan lanak batu dabez Alberto Irigoienek eta Xabier Irujok. Batetik, Uruguain euskal komunidadeak izan dauen dokumentazino ugarigaz. Eta, bestetik, Irujotarren artxiboak be asko izan diranez, lanari ekiteko laguntzino handia izan da. Izan be, horreek biak izan dira ‘La hora vasca del Uruguai’ beharraren zutabeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu