Nazinoarteko Animazino Forumera joango dira Pausoka eta Dibulitoon produzino-etxeak
2006-06-05 02:00 Euskaldunak munduanPauen (Frantzian) irailean egingo da Europako Cartoon Forum, produkzino-etxeek alkar ezagutzeko eta alkarren arteko finantzazino-bideak eratzeko helburuagaz.
Pauen (Frantzian) irailean egingo da Europako Cartoon Forum, produkzino-etxeek alkar ezagutzeko eta alkarren arteko finantzazino-bideak eratzeko helburuagaz. Aurten Euskal Herriko produkzino-etxe bi aukeratu dabez: Pausoka eta Dibulitoon.
Ikus-entzunezkoaren eta digitalaren azokea Cannesen egin barri da. Bertan Pausokako Sicco&Sicco proiektuak arrakastea izan dau eta Europako hainbat enpresak interesa agertu dabe enpresa euskaldunagaz proiektua produziduteko. Sicco&Sicco proiektua animazino telesaila da, lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzendutakoa. Ume bildurti baten istorioa kontetan dabe; umeak, baina, imajinazino handia be badauka. Imajinazinoaren bidetik, abenturetan ibiliko da eta hareetatik ikasiko dau. Animazinoan landu daben ideia hauxe da: imajinazinoak bildurrak alde batera ixteko balio leike.
Dibulitoon enpresearen beharra baserri batean kokatu dabe. Bertan bizi diran animalien izaerak, hareen arteko hartu-emonak eta baserriaren nagusiaren jokabideak dira istorioaren protagonistak.
Cartoon Forumean parte hartzeko proiektuak bialdu behar dabez orain produzino-etxeek. Jasotakoen artean batzuk baino ez dabez onartzen. Oraingoan, Pausokak eta Dibulitoonek lortu dabe han egotea, egin daben lanagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!