Fernando Villena pintorea Ameriketan
2006-06-16 02:00 Euskaldunak munduanGaragarrilaren 9an, New Jerseyko Chelsean dagoan '31 North' galerian 'kolore/Linea eta Forma' erakusketea zabalduko dau.
Forma organikoak eta arkitektonikoak dira Villenak lantzen dituan gaiak.
Fernando Villenak EHUn Arte Ederrak ikasi eta Euskal Herrian egin eban behar. Gero New Yorkera joan zan ikastera, School of Visual Arts eskolara. New Yorken erakusketa franko egin ditu. Hurrengoa garagarrilaren 9an zabalduko dau 31 North galerian, ‘Kolore/Linea eta Forma’ izenagaz. Galeria Chelsean dago (New Jerseyn) eta eragin handia dauka bertako arte munduan.
Bilbon be erakutsi izan dau Villenak, Windsor galerian, eta ARCOra be eroan ditu haren koadroak azken urte bietan.
Forma organikoak eta arkitektonikoak dira Villenak lantzen dituan gaiak. Plentzian eta Bilbon bizi izan da, New Yorkera joan aurretik, eta horrek eragina izan dau pinturan. Izan be, izadiaren eta arkitekturearen arteko desbardintasunak izadia aztertzera eroan dau.
‘Kolore/Linea eta Forma’ erakusketan Bilbo, Plentzia, New York eta Puerto Ricon bizi izandako hartu-emonen emoitzea erakusten dau. School of Visual Arts-en ikasten ebilela, Puerto Ricoko Yunque baso babestura joan zan eta bertan argazkiak atara ebazan eta pintau be egin eban. Koadro horreek dira orain erakusten dituanak.
Villenaren eretxiz, euskaldunek natureagaz lotura estua izan dabe, bai itsasoagaz baita lurragaz be; Amalurraren eragina handia izan da eta beraren lanek gai horreek jorratzen dabez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!