Buruz burukoa Internetez

Iratxe Ormatza 2006-06-02 02:00

Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko esku pelotako buruz buruko finala Internetez eskainiko dau EITBk.

Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko esku pelotako buruz buruko finala handia izango da Euskal Herrian, baita mundu zabalean be. Apustuak gora doaz lotu barik, Irujoren alde. Domekan ikusiko dugu zer pasauko dan, hogeta bi puntura lehenago nor heltzen dan.

ETBk Interneten jarriko dau zuzenean partidua ikusteko aukerea. Horrezaz ganera, jumtv.com-en bidez be eskainiko dau. EITBk eta JumTV enpreseak itun bat sinatu eben EITBko programak enpresako zerbitzuaren bidez emoteko. Zerbitzuan munduko 200 telebista kate ikus daitekez, horretarako harpidetzea egin eta gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu