‘Hegoalde Argentinarra’ euskal etxea sortu dabe Rio Gallegosen, Argentinan

Iratxe Ormatza 2006-08-28 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal etxeak sortzeko arrazoiak egon badagoz, oraindino be. Txinan orain dala urtebete inguru, enpresek eroandako langileek euskal etxea sortu eben. ‘Hegoalde Argentinarra’ etxearen sortzaileak, ostera, ez dira oraintsu joandakoak.

Euskal etxeak sortzeko arrazoiak egon badagoz, oraindino be. Txinan orain dala urtebete inguru, enpresek eroandako langileek euskal etxea sortu eben. ‘Hegoalde Argentinarra’ etxearen sortzaileak, ostera, ez dira oraintsu joandakoak. Han riogallegostarren gogoak biztu dau etxeko sua. Euren esanetan, hegoaldeen dagoan euskal etxea da. Rio Gallegos (Santa Cruz probintzia) Argentinak kontinentean hegoen daukan uria da.

Rio Gallegos itsaso ondoan dago, haizetsua da eta etxeen estetikea ez da edertasunetik sortu. Bertan bizi dira bizi hobearen bila joandakoak eta horreen ondorengoak. Hegoaldean, udan be hotz egiten dau. Hotza eta haizea, etenik barik. Orain, aterpea daukie: Hegoalde Argentinarra.

Orain dala urtebete baino gehiago ekin eutsen euskal etxea eratzeari. Horretarako lan talde bat osatu eben, Marcelo Martin Arizmendi buru zala. Beste euskal etxeakaz hartu-emonetan imini eta aholkua eskatu eben. Helburuak jarrita daukiez: epe laburrera, FEVA Argetinako Euskal Etxeen Federazinoan parte hartzeko egin beharrekoak bete eta Eusko Jaurlaritzaren erregistroan izena emon.

Rio Gallegosen egingo dabezan jardueretara euskaldunak erakarri gura dabez. Arbasoen herriaren barri, historia eta tradizinoak zabaltzea dago euren helburuen artean. Atzera begiratuko dabe baina orainari helduta. Gaur egungo egoerearen eta sentimentuaren barri emon gura dabe.

Esku artean daukiezan egitasmoak ez dira gitxi. Irailean bertan, Euskal Zinearen Lehen Erakustaldia egingo dabe Rio Gallegosen eta gero Santa Cruzeko hainbat herritara eroango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu