Euskal astea ospatzen dagoz Rosarion (Argentina)
2007-10-02 15:26 Euskaldunak munduanAste luzea edozelan be. Pelota partiduak izan ziran joan dan zapatuan, irailak 29, paletakoak eta eskukoak. Hori hasierea baino ez zan izan. Asteon, bete-betean dagoz euskal astea ospatzen.
Aste luzea edozelan be. Pelota partiduak izan ziran joan dan zapatuan, irailak 29, paletakoak eta eskukoak. Hori hasierea baino ez zan izan. Asteon, bete-betean dagoz euskal astea ospatzen Rosarion.
‘Euskaldunen aztarnea Argentinan’ da erakusketen artean bat. Argazkien erakusketea be badago: ‘Euskal irudiak’, Mikel Arrozalarenak. Pintura-erakusketea be antolatu dabe, euskal jatorriko bost pintoregaz: Ruben Etxague, Rodolfo Elizalde, Gustavo Goñi, Maggy Lezana eta Julian Usandizaga. ‘Bost euskaldun burugogor’ da erakusketearen izena. Alex de la Iglesiaren ‘El día de la bestia’ pelikulea ikusteko aukerea be badago.
Liburuek eta aurkezpenek lekua izango dabe euskal astean. Sergio Fuster-ek eta Ricardo Guiamet-ek idatzi daben liburua aurkeztuko dabe euskal etxean: ‘Identidad-Idioma-Imagen, 6 ensayos sobre cine vasco’. Graciela Iriondo idazle argentinarrak berbaldia eskainiko dau, ‘Raices ancestrales vascas’ izenekoa.
Urriko lehenengo astegoienean, kontzertuak, topaguneak, bazkariak eta batzarrak izango dira nagusi. Kontzertuen artean, Zazpirak Bat euskal etxeko Lagun Artean abesbatzak emonaldia eskainiko dau, baita Arkaitz Mendoza donostiarrak be. Betagarri taldeak eta ‘La maquina de hace chorizos’ eta ‘Murió de asco’ Rosarioko taldeek kontzertua emongo dabe datorren barikuan. Eta barikuan eta zapatuan gau aldera, kontzertu gehiago be egongo dira.
Topaguneak be ez dira faltako. Batetik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak berak be euskal astean parte hartuko dau. Euskal Herritik txalaparta argitaletxekoak eta EuskoSare webgunekoak be bertan izango dira eta topagune bana antolatuko dabe. Azkenik, euskal astea aukera bikaina izango da Argentinako euskal etxeetako ordezkarientzat: FEVAren batzarra egingo dabe, euskal liburutegien arduradunen batzarra eta euskal jantza-taldeen arduradunen batzarra. Rosarioko euskal astea batzeko eta alkarren barri izateko abagunea izango da, baita argentinarren eta euskaldunen artean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!