Desagertutako euskal jatorriko argentinarrak topetako ituna sinatu dabe
2007-02-28 01:00 Euskaldunak munduanMilaka argentinar sasoi bateko diktadurako errepresinoaren biktima izan ziran. Euren artean, euskal jatorrikoak be baziran eta atxilotutako asko eta asko hil egin ebezan. Oraindino be, ez dago desagertuen barri: non dagoz lurperatuta? Non eta zelan hil ziran?
Javier Madrazo sailburua Argentinan egon da oraintsu. Han egon dan bitartean hainbat itun sinatu eta bisita batzuk egin ditu. Berbarako, Argentinako gobernuagaz euskal jatorriko argentinar desagertuak topetako ituna sinatu dau. 1976 eta 1983 urteen bitartean, milaka argentinar orduko diktadurako errepresinoaren biktima izan ziran. Euren artean, euskal jatorrikoak be baziran. Atxilotutako asko eta asko hil ebezan. Gaur egun, oraindino be, ez dago desagertuen barri: non dagoz lurperatuta? Non eta zelan hil ziran?
Lankidetzarako protokoloa sinatzeaz gan, Madrazok Argentinako Armadako Mekanika Eskolea bisitau dau. Bertan, hainbat eta hainbat persona torturatu eta hil ebezan. Argentinar askoren bihotzean oraindino be dardarea sortzen dauen lekua da eta Memoriarako Etxe bihurtzea da helburua.
Madrazogaz batera, Garapenerako Lankidetzako zuzendari Igor Irigoien be egon da Argentinan. Biak, Mekanika Eskolara joateaz aparte, euskal jatorriko desagertutakoen senideakaz egon dira. Mayoko Plazako amamakaz be izan dira eta baita euren alkarteko buruagaz be, Estela Barnes de Carlotogaz.
Argentinako euskal alkarteen federazinoko zuzendaritzako kideak be ikusi dabez eta Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean be izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!